AGURRA

Bere sorreratik, 2015eko azaroan, Tallu Mendizale Kirol Klubaren ilusio eta guraria izan da Mungia aldeko mendi eta natura zaleen erreferentea izatea, bere arlo guztietan eta partehartzaileen arraza, adina, sexu, nazionalitate, sinesmen, joera politiko, zaletasun eta abarri erreparatu gabe.

Tallu Mendizale KKak inguruko mendizaleentzako topagune izatea du helburu eta mendi zaletasun eta zabalkunderako beharrezko zerbitzuak eskaintzea baita goiz baterako, egun osoko zein astebururako irteerak diseinatzen laguntzea adina, talde mota eta egoera fisikoa kontuan hartu gabe.

Mungia aldeko taldea izanik eta beraz zenbait udalerriz osatua egitasmo honek klubeko bazkide- talde bakoitzak bere berezitasunak mantendu behar dituela uste du beti ere Tallu Mendizale KKaren arauak errespetatuz.

Talde honek beste zeregin garrantzitsu bat erakunde publiko eta Bizkaiko Mendi Federazioan gestio prozedurak egitea da. Eta erakunde horien babesean prestakuntza osagarrietan, plangintza eta orientazioan, mendiaz gozatzen, laguntza tresnetan, mendian prebentziorako kontzientzia hartzen eta halakoetan trabatzea eta aritzea ere bada Tallu Mendizale KKaren lehentasunetako bat.

Taldearen aipatu beharreko beste jardueretako bat Euskal Herritik kanporako bidaietan, hala nola Pirinioak, Alpeak, Nepal…, prestaketa laguntza da.

Azkenik Tallu Mendizale KKak mendiari eta naturari zaletasuna bultzatzerakoan mendizaleen arteko laguntza eta edozein ahultasunean zein zoritxarrean laguntasuna eskaintzea indartu nahi du beti ere umore eta alaitasunaren parametroetan.

Talde honen leloa “Hau ez da zozoentzako talde bat” da.

Tallu Mendizale Kirol Kluba