Definitu Barik — 29/10/2023

Urrian 29an egingo dan urteera definitu barik dago, beraz, domeka horretan goizeko 8-etan BBK-ko arkupetan agertzen direnak aukeratuko dabe.

Jorrios  /// 22-10-2023

Datorren domekan, hau da Urriaren 22an Jorrios Parke Naturalera joango gara ibilbide zirkular bat egiten.

Turtzioztik abiatu eta PR BI-120 jarraituz Armañon eta Jorrios gailurretara igoko gara.

Luzera: 14,5 Km.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Desnibela: 746.

Gehieneko altuera: 851 m.

Iraupena: 5,5 ordutik 6 ordura.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pr-bi-120-senda-de-los-jorrios-parque-natural-de-armanon-51973963

Irteera Mungiako BBKren arkupetatik goizeko 8:00 etan.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Vía Fluvial del Nansa       15-10-2023

Datorren urriaren 15ean, gure klubak Kantabrian egiteko irteera bat antolatu du eta han Nansa erraekaren paraleloan bira bat egingo du. Muñoroderotik abiatu eta Cadesen amaituko den ibilbide lineala da.

Irteera oso erraza da, desnibel gutxikoa eta pixka bat ibili gura duenarentzat oso egokia.

15 km inguruko ibilbidea da, zailtasun tekniko erraza duena, gutxi gorabehera 4 orduko denboran egiteko.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Bidai hau, interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da, edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Urriaren 12a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/munorodero-cades-ruta-fluvial-del-nansa-143983415

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

XL Algortako Ibilaldi Neurtua— 12/10/2023

Getxoko Itxartu klubak antolatuta Algortako Ibilaldi Neurtua bere XL garren edizioan, ohi bezala, urriaren 12an egingo da.

Parte-hartzea bikoteka egiten da, eta urriaren 8a baino lehenago, izen-emateak klubaren webgunearen bidez egin behar dira, hau da: www.itxartu.eus

Partehartzaile kopurua mugatua da: 300 bikoteak

Irteera honen luzera 17,3 km ingurukoa da

Irteera Algortako Batzokitik: goizeko 8: 00etan

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik: 7:15etan.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Mendaro – Otaerre  —   08/10/23

Datorren urriaren 8rako, Talluk programatutako irteera Otaerrera (667m) pikura da. Lastur herritik abiatuta Gaintxipixa igoko (632m) dogu lehenago.

Goitik ikuspegia ikusgarria da, euskal kostaldea alde batetik eta Anboto eta Gorbeia bestetik, panoramika ikusgarria da.

Ibilbidearen luzeeraa: 13 km

Desnibela: 723 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 3,5 h

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 8:00etan.

Desplazamendua auto partikularretan

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lastur-gaintxipixa-otarre-lastur-99528575

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Aniztasun funtzionaladun kudeaketa Naturan – 28/09/2023

Beheko kartelean irakur daitekeenez, Talluk antolatuta irailaren 28an, Ibilkik natur ingurunean aniztasun funtzionala duten pertsonen kudeaketa tailerra garatuko du.

Ibilki mendi-gidariek osatutako mendi-kluba da, aniztasun funtzionala duten pertsonekin, etorkinekin eta nazioarteko lankidetzan, naturan eta mendi-ingurunean gizarteratzea lantzen duena.

Tailer hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da Torrebillela Aretoan eta Torrebillela parkean parte praktikoarekin jarraituko du.

Riaño —   22tik 24ra – 09 -2023

Irailaren 22tik 24ra, Tallu taldeak Riaño ingurura asteburuko irteera antolatu du.

Hilaren 21ean arratsaldeko 4etan Mungiako Palado autobus geltokitik aterako gara 5  ordu beranduago Riañora heltzeko.

Asteburu honetan inguru haiek eskaintzen dituen paisaia ederrez gozatzeko aukera izango dugu, baita inguruko zenbait tontor igotzeko ere.

Hilaren 23rako, hau da zapaturako, track hauek aukeratzeko posibilitatea eukiko ditugu:

1go Aukera:

Pico Yordás edo Burín Liegosetik

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/un-clasico-de-la-montana-de-riano-pico-yordas-o-burin-desde-liegos-26694982

Autorea: adrian_1985

Luzeera: 20 Km.

Zailtasuna: Ertaina

2garren Aukera;

Hormas eko Basoa

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bosque-de-hormas-riano-57562149

Autorea: Vulpes94

Luzeera: 11 Km.

Zailtasuna:Erraza

Domekarako aukerak hauek izango dira:

1go Aukera:

Pico Gilbo edo Cervino Leonés

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/el-cervino-leones-pico-gilbo-desde-riano-por-el-camino-clasico-37488814

Autorea: adrian_1985

Luzeera: 12 Km.

Zailtasuna: Ertaina

2garren Aukera:

Ruta mitológica Leonesa

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ruta-mitologica-leonesa-56386209

Autorea: Rubén Valladares Presa

Luzeera: 6 Km.

Zailtasuna:Erraza

Interesatuta bazaude, oraindik leku batzuk geratzen dira. Apuntatzeko Talluren telefonora deitu.

Bazkideentzako prezioa: 180 €.

Bazkide ez direnentzako prezioa: 195 €

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.