Nordik-Walking praktikatzeko eskaria gero eta handiagoa da eta horreri erantzuna emateko, Talluk kirol honetako irakasle den Anabel Arcuccirekin akordio bat egin du, jarraian adierazten diren xehetasunekin.
*Ordu 2 eta 1,5eko tailer bi emango zaizkie 10 laguneko taldeari datorren urtarrilaren 13an eta 27an.*
Hobekuntza-ikastaroa espezialitate honetako praktikatzaileei eskainita dago, beren bastoi heltze sistema, pausoen egokitzapena, gorputz-posizioa, etab. hobetzeko. Batez ere, 2023ko martxoko prestakuntzara joandako pertsonei eskainita dago. Prestakuntza hau otsailaren 3an (larunbata) emango da.
Onartzeko sistema izena emateko ordenaren arabera izango da, eta 20 interesatu baino gehiago izanez gero, beste ikastaro bat antolatuko da hila batzuk barru.
Ikastaroen helburua jarduera hau modu optimoan eta osasuntsuan lantzeko beharrezko tresnak eskaintzea da, Nordic walking teknika zuzenaren funtsezko mugimenduak ezagutaraziz eta akatsak zuzentzeko ariketa zehatzak eginez.
Ikastaro hauetan parte hartzeko gomendagarria da:
.- Kirol arropa erosoa.
.- Zapatila erosoak.
.- Motxila txikia. Ez poltsarik edo motxila astunik.
.- Ur botila bat.
Ikastaroaren prezioa pertsonako 15 €koa da (makilen mailegu barne).
Hobekuntza ikastaroaren prezioa pertsonako 10€koa da.
Parte hartzeko interesa duten pertsonek honako modu baten eman dezakete izena:
.- WhatsApp bidez.
.- Klubaren posta elektronikoan, hau da: tallumendizale@hotmail.com.
.- Talluren 688824944 telefono zenbakira deituta.
2024ko urtarrilaren 5a baino lehen adieraztea eskatzen zaie.
Oharra: Arrazoi ez desberdinengatik, Tallu Mendizale KKak egitaraua partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.