Urdulizeko parajetatik – 07/01/2024

2024ko urtea ingurutik hasiko dugu eta bi ibilbide erraz egiteko aukera eskaintzen dugu, bata 21 kmkoa eta bestea 14 kmkoa.

Ibilbide biak Udulizko Udalaren aurreko biribilgunetik abiatzen dira.

Ibilbide luzeak hurrengo trackari jarraituko dio. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urduliz-circular-por-la-costa-155053946?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Ibilaldi honek 567mko desnibela du eta ia 200mko altuera maximoa. Denbora egiteko 4,5 ordu izango da.

Ibilbide laburrak 362 mko desnibela du eta ia 200 mko altuera maximoa eta egiteko denbora 3 ordu inguru. Ibilbide honen tracka hau da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urkogana-fraidemendi-y-pena-de-santa-marina-desde-elortzas-urduliz-155209743?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Mungiatik irteera: 8:00etan BBKko arkupetatik.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Jatara Igoera — 31/12/2023

Aurten bere, Talluren urteko azken eguneko irteera Jatara izango da.

Joana eta etorrera, leku berdinetik dira.

Goizeko 9: 00-etan Maruri-Jatabeko eliza atzetik aterako gara.

Kotxerik gabeko Mungiako mendizaleek goizeko 8:30 geratu ahal dira BBKko arkupetetan.

Nahiz eta Jatara igo, irteera hau erraza da, adin guztien pertsonantzako.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

2024 Lizentzia Berritzea – EMF

2023ko urtearen amaiera hurbiltzen ari da eta 2024ko urterako Mendi Federazioaren lizentzia berritzeko edo eskuratzeko garaia da.

Aurten tarifa berriak %7 tik %8ra igo dira.

Begitu Tarifa berriak urrengo irudian.

Ordainketa egiteko modua aurreko urteetako berdina izango da, hau da, Nafar Rural Kutxako Talluren kontura transferentzi bat eginda,

Banketxe kontu zenbakia hau da: ES93 3008 0246 04 3314943329.

Tarifa editagarria deskargatzeko ondorengo estekan klik egin: Federazioaren Lizentzia Tarifa 2024.

Transferentzia egitean, interesatuaren izena eta abizenak jartzea beharrrezkoak dira.

Beste aldebatetik, Tallu-ko bazkide txartela ere berritu behar dugu. Zenbatekoa aurreko urteetako berdina da, hau da, 15€.

Kobratzeko banku-kontuaren zenbakia bidali ez diguzuenoi eskertuko genizueke urrengo estekan deskargatu daitekeen fitxategia betetzea: Bazkide Fitxa.

Eta gure lokaleko postontzian, posta elektronikoz edo eskuz administrazio kontseiluko edozein pertsonari entregatu.

Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke Talluren telefono mugikorrera deituz edo mezu bat bidaliz Talluren posta elektronikora:

Beti prest gaude erantzuteko.

Aramotz Mendilerroa. 17-12-2023

Abenduko domeka honetan ibilbide zirkular eder bat egingo dogu. Dimako Artaun auzoan hasi eta bukatuko da.

Irteera: Mungiako BBK-ko arkupetatik, goizeko 8:00 etan,.

Luzeera: 11 km.

Iraupena: 3 ordu inguru.

Zailtasuna: Erreza.

Kotxez joango gara.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/burbilla-y-belatxikieta-desde-artaun-6402137

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurreneko mendi motxila

Euskadiko Federazioak, bere 100garren urteurrena dela eta, ezaugarri hauek dituzten motxilak egingo ditu:

Ternua motxila edizio berezi eta mugatua, Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren 100. urteurrena.

Motxila arina

26 litroko edukiera.

Itsas urdina

Urradurekiko erresistentea den ehuna

H2O hidratazio-sistema

Barruko poltsikoa kremailerarekin

Telefonoa edo GPS elastikoa daraman poltsikoa eta kremailera ezkerreko heldulekuan

Eskuineko heldulekuan materiala eramatea

Kantinplora eramateko alboko poltsikoa

Kanpoko goma elastikoek materiala daramate

Bi piolet eramaile

Eskalada-soka goiko aldean lotzea

Itxitura azkarra

Gerrirako eta bularrerako uhalak

Ternuaren mendeurreneko logoa eta logoa

Prezioa 50 euro

Klikatu “HEMEN” eta motxilaren bideo bat agertzen da,

Interesatuta ba zaude, adierazi whatsapp edo email bidez zeuen izena eta testua “Mendeurreneko motxila erosi nahi dot” abenduaren 12a, martitzena baino lehen. Oso garrantzitsua da fabrikatzaileari eskaera egiteko.

Motxila martxoaren amaiera eta apirilaren hasiera bitartean iritsiko dela kalkulatzen dute.

Interesadunei 50€ak Urtarrilean kobratuko doguz.

TALLU MENDIZALE ARGAZKI LEHIAKETA 2023

2024. urteko egutegia egiteko, Argazki Lehiaketa bat antolatzen da OINARRI hauekin:

-Argazkien gaia TALLU MENDIZALErekin 2023an egindako jarduerak izango dira.

-Parte hartzea doakoa da. TALLU MENDIZALErekin edozein jarduera egin duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

-Argazkietan argazkietan ateratako eremua ezagutzen den baloratuko da.

-Gehienez 2 argazki bidali ahal izango dira urteko denboraldi bakoitzeko eta pertsona bakoitzeko helbide elektroniko honetara: tallumendizale@hotmail.com.

– Parte hartzaileek ez dute denboraldi guztien argazkirik bidali behar.

– Argazkiak ahalik eta bereizmen handienarekin bidaliko dira formatu horizontalean eta JPGan.

– Formatu aproposa 2/3 bat izango litzateke 2.362px-ko pixeleko tamaina duena. bere alde laburrenean eta 3.543px. alde zaharrenean. Argazkiak astunak badira, USB bidez eraman daitezke lokalera.

-Argazkiak koloretan edo z/b izan daitezke. Oinarrizko ukitu leunak onartuko dira, gehiegikeriarik gabe.

-Argazkiei datu hauek erantsi behar zaizkie: Izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, argazki bakoitzaren izenburua eta atera den lekua.

-Argazkian adingabeak agertzen badira, gurasoen baimena beharko da.

-Lehiakideek bermatzen dute lehiaketa honetan parte hartzeko bidalitako argazkiak bereak direla.

-Argazkiak jasotzeko azken eguna abenduaren 17a izango da.

– Sariak:

.- Puntuazio handiena lortu duen argazkia Egutegiaren azala izango da eta berau eta hurrengo 11ak banatuko dira 12 hilabeteen artean.

.- Argazki irabazlearen egileak Talluren DAKOTA jaka bat jasoko du opari moduan.

Argazkiak www.tallumendizale.eus webguneko argazkien atalean jarriko dira.

Webgunera igotzen den argazki bakoitzak zenbaki bat izango du.

.- Klubeko kide bakoitzak argazki onenaren bozketan parte har dezake. Denboraldi bakoitzeko kide bakoitzak argazki bat baino botorik ez du emango.

.- Botoa ematerakoan, bazkideak bere izena, abizenak eta argazkiaren zenbakia adieraziko ditu.

.- WhatsApp bidez edo posta elektronikoz bozkatu dezake.

.- Botoak bidaltzeko azken eguna abenduaren 21a izango da.

Bozketaren emaitza abenduaren 22an jakinaraziko da.

2023ko abenduko azken astean egutegiez arduratuko gara. Beste mezu batean adieraziko dira prezioak eta nola eskuratu.

-Antolakuntzak beretzat gordetzen du lehiaketa honetan parte hartzen duen edozein argazkiren irudiak informazio edo promozio helburuetarako erreproduzitzeko eskubidea, beti ere egilearen izena adieraziz.