In Memorian Javi Mugarra  — 09/05/2024

Javier Mugarra Arrien, 66 urtekoa, Zamudiokoa, mendizale ospetsua, alpinismoan eta eskaladan esperientzi handikoa, gaur goizean hil da Mañariko Arranatx mendian eskalada egiten ari zela.

Javierrek hainbat igoera eta espedizinotan parte hartu zuen, Pirinioetan, Alpeetan eta mundu osoko beste mendi altu batzuetan ere. Goi Mendiko Euskal Eskolako eta Espainiako Goi Mendiko Eskolako irakasle ere izan zen.

Javier gure klubaren bitartez federatuta zegoen eta Talluko 166 zenbakiakun bazkidea zen.

Tallu Mendizale KKko pertsona talde osoaren izenean, doluminak eman nahi dizkiegu bere familiari eta lagunei, eta animo handia aurrera jarraitzeko.

Goian bego.

Derioko XXXVI Herri Ibilaldia — 12/05/2024

Azken urte hauetako Maiatzaren erdialdean klasiko bat bihurtu denez , Txorierriko bailara inguratzen duten mendietako batera igotzeko, Derioko Untza mendi taldeak irteera herrikoi bat antolatzen du.

Eguna: Maiatzak 12.

Derioko Herriko Plazatik urteera bi egongo dira:

Bata, nagusientzako 17,6 kmkoa, goizeko 8:00 etan urtenda  eta bestea 9,6 kmkoa, umeentzako, goizeko 9:00etan urtenda.

Track hauek segituko dira:

Nagusiak: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/derioko-seminarioa-untzaga-y-arteaga-parkea-desde-zamudio-160818881

Haurrak: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/derio-mendi-martxa-24-umeak-163422288

Talluko kideak Mungiako BBKko arkupeetatik goizeko 7:30etan  aterako gara. Deriora auto pribatuetan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bizkargi /// 05-05-2024

Datorren domekan, hau da Maiatzaren 5an Bizkargi Mendia igoko dogu.

Irteera Mungiako BBKren arkupetatik goizeko 8:00 etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/larrabetzu-bizkargi-goikolexea-larrabetzu-168273591

Oraingoan Larrabetzutik urtengo dogu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Irteerak Martxa Nordikoa Maiatza-24 Abendua 24

2024ko maiatzetik abendura arte, Uribe eta Uribe Kostako inguruetatik, Talluk hilero martxa nordikoko irteerak antolatuko ditu,.

Goizeko irteera errazak izango dira eta desnibel gutxikoak. Helburua, Mungiako eta Mungialdeko zaleak kirol hau egitera animatzea da. Deporte honek gorputzeko atal guztiak mugimendu egokituekin lantzeko aukera ematen baitu. Martxa nordikoa ariketa osasungarria da eta gero eta gehiago medikuntzan adituek kirol hau aholkatzen dute.

Ibilbideak eta datak hurrengo taulan adierazitakoak izango dira.

Maiatzaren 11n jarraitu beharreko tracka urrengo estekan klik eginda deskarga daitekena izango da: https://es.wikiloc.com/rutas-marcha-nordica/mungia-berreagako-lakue-168777616

Abiapuntu lekua: Foruen Enparantza

Irteera ordua: Goizeko 9:00etan.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk eskubidea du ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko.

Sollube (Federazioaren Mendeurrena) – 18/04/2024

Apirilaren 28an Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzen da.

Behin baino gehiagotan entzungo zenigutenez, federazioak asteburu honetarako proposatutako erronketako bat 100 mendi igotzea da, 100 mendi taldek antolatuta. Benetan 100 taldek baino gehiagok parte hartuko dugu.

Tallu Mendizale Kirol Klubari Sollube mendira igotzea dagokio. Proba hau Uribeko klubekin batera egingo dogu, hau da Sollubepe, Kirkiñitu, Aldatz Gora, Arrietako lagunek, eta Untza.

Apirilaren 28an goizeko 8: 00etan, auto partikularretan irtengo gara Meñakara, eta handik Urrusillotik igoko gara. Itzuli Goikoetxebarri eta Santillandi baseliza ondotik.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sollube-menakatik-federazioaren-mendeurrena-168381408

Mungiako irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Meñakatik irteera ordua: 8:30.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bustarrigana – – 21-04-2024

Datorren domekan, apirilak 21ean, Ereñora joango gara, Bustarrigan (561m) mendi xumera igotzeko. Ibilbidea Ereñoko Mikel Deunaren eliza ikusgarriaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten da, eta asfaltatutako bidetik jarraitzen du Geranda mendiaren hego-mendebaldeko alderaino.

9 km inguruko ibilbide zirkularra da, zailtasun teknikorik gabekoa, 333 metro inguruko desnibelarekin.

Datu teknikoak:

Luzeera: 8,54 km-koa da

Desnibela: 333 m.

Altuera nagusiena: 561 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Denbora: 2,5 ordu inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/circular-bustarrigan558m-desde-ereno-117283260

Mungiako irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Eskutxi y Aro Haitza  —  07/04/2024

Aiarako Añes hauzotik abiatuta, Apirileko lehen igandeko irteera Aro Haitzera eta Eskutxira igotzen da.

Herri hau Llanteno haranaren hondoan eta Gorobel mendilerroaren oinean dago, harriz egindako hormatzar bertikal baten gainean. Paisaia hariztiz eta lizarrez egina dago eta belardiz eta harkaitzez, garaieran gora egin ahala.

Eskutxi (1185), Salvada edo Gorobel mendilerroaren gailurrik garaiena da eta Aro (1127) haitza norabidez aldatzen den mendebaldeko gailur txikia da. Gailurra ibarretik bereiz daiteke, mendigune horretako gailurren bereizgarri den itsasontzi-brankako silueta bereizgarriagatik.

Datu teknikoak:

Luzeera: 12,36 km-koa da

Desnibela: 752 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Denbora: 3tik 3,5 ordu inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/eskutxi-y-pico-aro-desde-anes-55483005

Mungiako irteera lekua: BBKko arkupetatik.

Irteera ordua: 8:00.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Monte Tejas — 14/04/2024

Aurreko mezu batean iragarri genuenez eta joan den larunbateko batzarrean komentatu genuenez, apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo direnez, egun horretarako programatutako egun osoko irteera apirilaren 14ra aurreratuko da.

Egun horretarako irteera bi prestatu ditugu, biak errazak.

Irteera bat zirkularra da, 13 kilometrokoa, eta Tejas mendiko bide mitologikoa zeharkatzen du. Ibilbide honetan, Terio Lombilla herriko eskultore erretiratuak zizelkatutako lanak ikusiko ditugu, zuhaitzetako enborrak eta motzondoak aprobetxatuz hainbat izaki mitologikorenak. Eskultura natural original ugari ikusiko ditugu, besteak beste, Ojanano, Guajona, iIratxo, Arketu, Goroldio, Anjana,Hartz, Castro Urdialesen sirenuka edo Lierganesko Gizona bezalako pertsonaiak irudikatzen dituztenak.

Esteka honetan deskarga daitekeen track-a jarraituko du: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tarriba-sendero-mitologico-del-monte-tejas-142258912

Beste irteera oso erraza da, 10 kmkoa, lineala, Besaya ibaiaren ertzetik doa eta El Manjón Posada Medieval jatetxearen aurrean amaitzen da. Esteka honetan klik eginda lor daiteke tracka: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ganzo-iglesia-de-san-pedro-de-torres-puente-de-cartes-barros-163153009

Jatetxearen webgunea hau da:  https://posada-medieval-el-manjon-barros.hotelmix.es/

Irteera hau Derioko Untza taldearekin batera antolatu da, eta beraz, klub bietako kideak joango gara.

Autobus bi erreserbatuta ditugu eta  lehen aipatutako jatetxearen jangela osoa erebai.

Hauetatik menu bat aukeratzeko da:

._ Lehenengoa: Salpikoi-itsaski-entsalada edo entsaladilla errusiarra. (Bat aukeratu)

.- Bigarrena: saiheskiak parrillan edo legatza manjoian. (Bat aukeratu)

.- Postrea, ardoa, ura, ogia.

Kafea eta txupitoa aparte daude.

Mugiako Udalaren aurreko autobus geltokitik 8: 00etan irtengo gara, eta 17: 30etik 18: 00etara itzultzeko ordua izango da.

Bazkideentzat, irteera honen prezioa (autobusa + bazkaria) 40 €-koa da eta 50 €-koa bazkide ez direnentzat.

Interesdunek, apirilaren 3a baino lehen, euren izena eman, izen-abizenak adieraziz eta menua aukeratu beharko dute.

Izena emateko, Talluko whatsapp taldearen inkestari edo tallumendizale@hotmail.com

helbideari erantzun behar zaio.

Lehentasuna, bazkideek izango dute eta izena emateko hurrenkerak ere.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk eskubidea du ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko

Solpico eta Ojos del Diablo – 31/03/2024

Martxoko azken domekan, hau da, 2024ko martxoaren 31n, Kantabriara joango gara Solpico/Candina mendira igotzeko eta Ojos del Diablo gozatzeko.

Ibilbide erraz hau Sonabiako aparkaleku batetik abiatzen da eta Kantauri, Oriñon eta abar. ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ematen du.

9 km inguruko ibilbide zirkularra da, 578m inguruko desnibelarekin.

Datu teknikoak:

Ibilbidearen distantzia: 8.1 Km

Desnibela: 578 m.

Zailtasun teknikoa: Moderatua, desnibelaren zailtasun bakarrarekin.

Aurreikusitako denbora: 4,5 h.

Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tueros384pico-laya-solpico472candina-salpico486-ojos-del-diablollanegro-desde-sonabriacantabria-82162296

Mungiatik irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Aratz – 24/03/2024

Datorren Martxoaren 24rako, programatutako irteerak, Araiatik abiatuta Altzaina mendilerrora garamatza.

Aratz mendira (1.445 m) igoko gara, Argorri (1.311 m), Elurzuloak (1.431 m), Imeleku (1.319 m) eta Zirauntza ibaiaren iturburutik igarota.

Ibilbide zirkularra da, zailtasun tekniko ertainekoa, ia 850 m-ko desnibela eta 10,5 km inguruko luzera dueña.

Ibilbide hori egiteko gutxi gorabeherako denbora 4,5 ordukoa da.

Mungiako BBKren arkupeetatik goizeko 7: 30etan irtengo gara.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/monte-aratz-1-445-m-desde-araia-56541117

Bidai hau, interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da, edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Urriaren 12a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.