Orbaneja del Castillo.   23/06/2024

Ekainaren 23an, Tallu Burgoseko probintziara joango da, Orbaneja del Castillo ingurutik ibilbide bat egiteko eta Pesquera del Ebron amaitzeko.  Domeka hau, El Cañón de Pesquerako jatetxean jarraituko dogu.

Track hau jarraituko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gr-99-etapa-5-orbaneja-del-castillo-pesquera-del-ebro-54411583

Ibilbide hau erraza da, 17 kilometroko ingurukoa, 220 metroko desnibelarekin eta 3,5  ordutan egiteko.

Oinez ibili nahi ez dutenek Orbaneja del Castilloren edertasunez gozatzeko aukera izango dute, eta, ondoren, Pesquerara  joan ahal dira bertako kalexketatik pasatzeko goiza.

Egun horretarako aukeratutako jatetxea El Mesón del Cañón da, eurek menu goxoa eskaintzen digu.

Orbaneja del Castilloraino autobusez joango gara, eta bazkideek eta izena emateko hurrenkerak lehentasuna izango dute. Izena emailez, whatsappez edo telefonoz eman daiteke, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik 25 €-ko seinalea uztea Talluko banku-kontuan. Talluko bazkideek bazkide-prezioa izango dute. Transferentzian izena, abizena eta Orbaneja del Castillo adieraztea eskatzen da.

Mungiatik, autobusa  goizeko 7:30etan Paladoko geltokitik irtengo da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Burdin Hesiko Mendi Lasterketa — 22/06/2024

Datorren ekainaren 22an, helburu solidarioagaz Eperlanda kultur elkarteak BURDIN HESIKO MENDI LASTERKETAREN bigarren edizinoa antolatu dau.

Kontzentrazinoak 3 proba izango dauz:

Gainera, kategoria hauek be izango dira: gizonezko eta emakumezko absolutuak, gizonezko eta emakumezko seniorrak, gizonezko eta emakumezko beteranoak.

Parte-hartzaile bakotxak boltsa bat izateko eskubidea izango dau.

Lortutako dirua Gurutzetako Ospitaleko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen arreta pediatrikoa humanizatzeko erabiliko da.

Ekitaldi honetan Tallu Mendizale klubak boluntario moduan, lasterketetan zein martxan parte hartzen dau.

Guztion artean proba hau arrakastatsua izan dedin lagun daigun eta bildutako kopuruak balio daian gaixotasun hau haurren munduarentzat askoz be eroangarriagoa izan dedin zientziaren erabateko kontroleraino.

Tximist: Everesterako lehen Euskal espedizioaren 50. urteurrena– Hitzaldia – 18/06/2024

Talluko egitarauaren barruan, orain dela 50 urte Everestera egin zen lehen euskal espedizioko kide baten hitzaldi bat gozatzeko aukera izango dugu aurten.

Hizlari eta Mendizale honek Txomin Uriarte du izena, egungo EMMOAko presidentea da, eta abentura ausart hartan parte hartu zuen alpinista bat izan zen. Hurbiltasunez, bere esperientziak, bizipenak, beldurrak, izapide burokratikoak eta abar kontatuko dizkigu.

Sarrera doakoa da.

Konferentziaren tokia: Torrebillela Aretoa.

Eguna: Ekainak 18.

Ordua: Arratsaldeko 7:00ak. Puntualitatea eskatzen da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak egitaraua partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Fruizko XVIII Ibilaldia – 16/06/2024

Ekainaren 16an, Agustin Sagasti omentzeko Mungian Nazioarteko Txirrindularitza Lasterketa ospatuko dela eta, zeharkaldiak eta abar kontrolatzeko, Tallu Mendizale Kirol Klubak jendearen parte-hartze oso ona ekartzen du. Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearen izenean, Eskerrik asko danori.

Gainontzeko klubeko kideari, nahi izanez gero, Fruizko VIII Ibilaldian parte hartzera animatzen zaie.

Urrengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/fruizko-martxa-2024-171828213

Irteera orduak:

Kotxe partikularretan Fruizeraino joateko, Mungiako anbulategi ingurutik: 8:00etan

Fuizen Ibilaldiaren irteera ordua: 8:30etan.

Ibilbidearen luzera: 17,7 km

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

VIII Gau Martxa – Mungia – 15/06/2024

Ekainaren 15an, Tallu Mendizale KKak, gaueko 10:30etan hasita, bere zortzigarren edizioan, Mungiako Gau Martxa antolatzen dau.

Santa Maria Elizatik abiatuta, luzeera 10,5 Kmkoa eta iraupena 3 ordu ingurukoa izango da.

Morterondotik igarotzean, gauaren distiraz gozatu ahal izango da, baita Trobikoletatik Meñaka bailara osoaren ikuspegi ikusgarriez ere.

Segurtasun Kit-a eramatea derrigorrezkoa da, hau da txiribitua, txalekoa eta linterna.

Parte hartzeko zeure datuak modu honetan bidali dezakezuz:

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen formularioa betetuta:  

Tallu Mendizalen emailera izena eta datuak bidalita

Zapatuan bertan 20:30:tatik aurrera Santa Maria Elizaren aurrean.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/viii-gau-martxa-2024-172322434

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Deiadar Mendiak – Sollube  … 15-06-24

Kondairaren arabera, XIV. eta XV. mendeetan, 5 tontor enblematikoetatik adarren soinuak Gernikan egiten ziren Batzar Nagusien bileren deialdia iragartzen zuen.

2004garren urteaz geroztik, Bizkaiko Batzar Nagusien berrezarpenaren urteurrena ospatzeko, adarren soinua entzuteko, urtero bost mendietako bat koroatzen da.

Aurten, Sollube mendia (684m) igoko da.

Tallu Mendizale KKak Arrietako plazatik irteera antolatu du Perritxe xumera igotzeko eta Ikastatik jarraituz, Sollubera igotzeko.

Txalaparta, dantza eta adarrak ukituko iragarkiaren ondoren, oroigarri txiki bat egongo da tiketadun parte hartzaile bakoitzarentzat eta hasiera puntura jaisten hasiko gara.

Ibilibidea,  Arrietatik 10: 00etan irtengo da, 14,5 km ingurukoa da, 581 metroko desnibelarekin.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/deiadar-mendiak-monte-bocineros-2024-sollube-v-modificada-173001634

Auto partikularretan joateko, Mungiako anbulatoriotik 9: 00etan irtengo gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Ura eta Burdinaren erabilera  —  08/06/2024

Ekainaren 8an, larunbata, goizeko 9:00etan Meñakabarrenatik abiatuta, Tallu Mendizale KKak 6 km inguruko irteera kultural batean parte hartuko du, meategien, burdinolen eta erroten aztarnak aurkituz eta Otume, XVIIgarren mendeko eraikina, bisitatuz.

Irteera honetan parte-hartzaileei laguntzeko gida batzuk egongo dira, eta amaieran lunch txiki bat egongo da.

Track hau segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ura-eta-burdinaren-ibilbidea-172657424

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Meñakako XXVII Herri Ibilaldia — 02/06/2024

Datorren ekainaren 2rako Sollubepe Kultur Taldeak XXVIIgarren Meñakako Herri Ibilaldia antolatzen du Mungialdeko mendirik adierazgarrienerantza igotzeko, aurten Solluberantza.

Irteera honen luzera 14 km ingurukoa da, eta zailtasun teknikoa ertaina.

Denbora: 3,5 ordu gutxi gora behera eta Meñakako udaletxetik irteera ordua: goizeko 8:30etan.

Tallukoek  Mungiako Anbulategiko aparkalekutik goizeko 8:00etan kotxe partikularretan aterako gara.

Etxeko txikienentzat Sollubepek beste irteera bat ere prestatu dau. Hau, goizeko 9:30etan Meñakako udaletxetik aterako da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Gesaltza Añana — 26/05/2024

Datorren maiatzaren 26ko irteeran, Añanako Kuadrillako Añana Gezaltza herrira joango gara, Peña La Uña (812 m), Miralobueno (905 m), Somo (902 m), Atalaya (908 m) eta Peña Primera (744 m) mendietara igoteko.

Ibilbide honetan, Añanako Gatz Haran ikusgarria, Akreko Donibane Monastegia eta Caicedo Yuso-Arreoko aintzira igaroko ditugu.

Luzeera: 17 km inguru.

Desnibela: 630 m.

Gehienezko altuera: 564 m

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Ibilbide hau burutzeko denbora 5 ordutik 5,5 ordura inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pena-la-una-miralobueno-somo-atalaya-y-pena-primera-desde-salinas-de-anana-79807372

Irteera, Mungiako Paladoren autobús geltokitik goizeko 7:30 etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobuses egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena ematea eskatzen zaie maiatzaren23a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Picon Blanco  —-    19/05/2024

Maiatzaren 19ko ibilbidea Espinosa de los Monterosetik  abiatuko da Picón Blanco (1529m) eta Alto del Caballo (1493m) igotzeko.

Luzeera: 16 km inguru.

Desnibela: 853m.

Gehienezko altuera: 1529 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Ibilbide hau burutzeko denbora 4 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/picon-blanco-1-529m-alto-del-caballo-1493m-circular-desde-espinosa-de-los-monteros-subida-anual-ver-53945266

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie maiatzaren 16a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau