Los Tranquilos  —   11/08/2024

Tenperatura altuak izango direla eta Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezarri du eta, horregatik, irteera bertan behera geratzen da!

Talluren abuztuaren 11ko jardunaldiaren irteera ondoko lurraldera doa, hau da Kantabriara, 15 km inguruko ibilbide erraz bat egiteko.

Hasiera eta amaiera puntua Los Tranquilos begiratokia izango da. Langre, Arenillas eta Galizano hondartzetara eta Cucabrerako haitzulora joango gara.

Datu teknikoak:

Ibilbidearen distantzia: 14,6 Km

Desnibela: 304 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Aurreikusitako denbora: 3,5 h.

Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/los-tranquilos-langre-galizano-cueva-de-cucabrera-y-vuelta-al-inicio-116690148

Mungiatik irteera lekua: Mungiako Anbulategiko parking.

Irteera ordua: 7:30.

Auto partikularretan joango gara.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk eskubidea du ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko.

Anboto —– 04/08/2024

Datorren domekako irteerak, hau da abuztuak 6koak, Anbotoko harkaitzetara eramango gaitu.

Ibilbide hau Urkiolako Santutegiaren atzean dagoen aparkalekutik abiatzen da, Asuntzeko zelaietara eta Pagozelaiko lepora igotzeko, Zabalandira iritsi arte. Handik, Anbotoko igoera (1310) hasiko da, bidezidor klasikotik jaisteko.

Anbotora igo nahi ez dutenek joaneko partidaren pista beretik itzul daitezke.

Itzultzean Urkiolamendi tontorretik igaroko gara.

Mungiatik irteteko lekua: Mungiako Anbulategiko Parking.

Irteera ordua: 7:30.

Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urkiola-anboto-zabalandi-por-la-normal-urkiolamendi-urkiola-18278812

Track honen egilea: Jon Otaduy

Zailtasun teknikoa: moderatua.

Luzera: 11,73 Km

Desnibela: 952 m

Aurreikusitako denbora: 5h 30 min.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Arrietatik Doniene Gaztelugatxera  —  31/07/2024

Azken urteotan klasiko bat bihurtu dan bezala, datorren eguztenean uztailaren 31an, Amabirjina lagunduten Arrietatik Doniene Gaztelugatxera joango gara.

Irteera Mungiatik: Goizeko 5:30etan anbulategiko parkingetik. Arrietaraino, Kotxez joango gara.

Irteera Arrietatik: Goizeko 6:00etan Udaletxe aurrretik.

Irteera hasi baino lehen, Herriko Tabernan txokolate edalontzi bat hartu ahalgo da.

Luzeera: 18 Km.

Mañun jateko bokata eroatea gomendatzen da.

Itxina — 28/07/2024

Datorren domekan, hau da uztailak 28an, Euskal Herriko paraje naturalik ederrenetakoaz gozatzea tokatzen da: Itxinako biotopoa.

Urigoitiko aparkalekutik abiatu eta Egalesaburuko zelaitik bidezidor bat hartuko dugu Atxularren begira iritsi arte. Irteera honetan Itxulegor eta Superlegor kobazuloak, Neberabarriko elurzuloa eta Sintxita eta Aldabide ur-jauziak bisitatuko ditugu.

Ibilbidearen luzera 15 km inguru da, 871 m-ko desnibelarekin, 5 orduko denboran egiteko.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa moderatua da.

Hurrengo Estekan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/paisajes-de-itxina-4386435

Irteera, Mungiako anbulategi ingurutik goizeko 7:30etan izango da. Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Urtanta ekitaldia Jatan — 25/07/2024

Datorren uztailaren 25ean, Urmugak antolatuta, Urtanta izeneko ekitaldi handi bat ospatuko da. Mendia eta musika batzen dituen ekitaldia da, eta aurten, gainera, duela 100 urte jaiotako Nestor Basterretxea gogoratzeko balioko du.

Uztailaren 25eko Urtanta ekitaldia Jatako Arrastakulo merenderoan egingo da, arratsaldeko 6etan hasiko den musika kontzertuan. Honako artista hauek parte hartuko dute: Et Incarnatus Orkestra – Anje Duhalde – Eñaut Elorrieta – Idoia Asurmendi – Olaia Intziarte – Xabier Leturia.

Kontzertura mendiko ibilbideei jarraituz bakarrik iritsi ahal izango da.

Ekitaldi honetan Talluk modu aktiboan parte hartuko du:

Mungiatik oinez, Gatika, Maruri-Jatabe eta Jatatik pasatuz. Goizeko 9: 00etan, Mungiako anbulatorioko aparkalekutik irtengo da, eta esteka honetan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urmugaren-urtanta-2024-mungiatik-jatara-001-176405391

Itzulera gaueko 10: 00etan izango da, Jata-Bakioko begiratokian jasoko den autobus batean.

Autobusetan Jata-Bakioko begiratokiraino Talluk irteera bi ere antolatu ditu, honako aukera hauekin:

Jata-Bakioko begiratokiko aparkalekuaren inguruan aparkatzeko aukera oso txikia izango da eta gainera Ertzaintzak arautuko du.

Mungiatik eta Mungialdetik edozein modutan hurbiltzeko ekitaldi honetara, erantsitako dokumentua bete behar da eta, ondoren, Tallura bidali, email edo Whastapp bidez, gehienez ere uztailaren 22an.

Urtantara joateko bete beharreko dokumentua esteka honetan klik eginez deskarga daiteke: https://forms.gle/qUv1HdSgMF5MArhB7

Ordainketa transferentzia bidez edo egunean bertan egin daiteke. Antolakuntzarako egokiena lehen aukera da.

Transferentzia egitean, jakinarazpenean adierazi “Izena, Abizena eta Urtanta”.

Txartela hilaren 25ean bertan emango da, autobusean sartzean.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Hecho Arana. 19-21/07/2024

Uztailaren 19tik 21erako asteburuan, Siresan gauak pasatzeko, Tallu Hechoko Haranera joango da.

Uztailaren 19n, barikua, arratsadelo 16:00etan, Mungiako Palado autobus geltokitik, autobusez irtengo gara. Desplazamenduaren denbora, gutxi gorabehera, 4 ordukoa izango da. Zapaturako, ibilbide printzipalak esteka honetan ikus daitekeen ibilbideari jarraituko dio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/subida-al-castillo-de-acher-desde-la-selva-de-oza-y-bajada-dandole-la-vuelta-al-pico-114939758

19 km-ko ibilbide zirkularra da, 1380 m-ko desnibelarekin. Altuera gehiena 2379 metro.

9 ordu inguruko denboran egiteko.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa ertaina da.

Zapatuko ibilbide alternatiboak esteka honetan deskarga daitekeen ibilbideari jarraituko dio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/puente-santa-ana-camping-selva-de-oza-gpx-174616127

Ibilbide lineal hau aurrekoa baino errazagoa da, baina baita zailtasun tekniko ertainekoa bere.

8 km-ko luzera, 495eko desnibela eta 1217 m-ko gehieneko altuera ditu.

Beste ibilbide errazago bat ere egin liteke, hurrengo estekan klikatuta deskargatu daiteken tracka: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/selva-de-oza-valle-de-hecho-pirineo-aragones-79782074?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=11321

Ibilbide erraza da, luzeera 4,5 km ingurukoa, desnibela 102 m. ordu bian egiteko

Domekarako, hurrengo lotunearen ibilbidea jarraituko duen ibilaldia egitea pentsatu da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/hecho-siresa-164367642

Ibilbide zirkular honek Hecho eta Siresa herriak lotzen ditu. 11 km-ko luzera du, 307 m-ko desnibela eta 1037 m-ko gehieneko altuera.

Gorbea Saldropotik — 14/07/2024

Uztaileko hirugarren domekako ibilbidea Saldropotik (630) abiatzen da Gorbeiara igotzeko (1482).

Irteera honetan Atxuriko pasagunea, Arimekorta (939), Aldamiñape, Aldamiñoste, Aldamin (1373), Arratebeltzetako pasabidea, Zenigorta (1018) ere igaroko ditugu.

Ibilbide honek zailtasun tekniko moderatua du.

Desnibela: 767m.

Punturik altuena: 1482m.

Ibilbide hau burutzeko denbora 6 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gorbea-1482-m-aldamin-1373-m-ruta-circular-desde-saldropo-por-atxuri-2020-oct-59166072

Irteera, Mungiako anbulategi ingurutik goizeko 7:30etan izango da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Tallu. 07/07/2024

Uztaileko lehen igandeko irteerak Mungiako Sukalki Egunarekin bat egiten du.

Egun horretarako, klubak Tallura irteera bat aurreikusi du. Ondoren, interesdunen arabera, klubeko kide talde bat Bakioko Goitisolo merenderoan paella bat egitea planteatzen ari da.

Interesatuta bazaude, mesedez, adierazi zure izena Talluren emailera.

Irteera. Mungiako anbulategitik goizeko 8:00etan.

Hurrengo tracka segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/mungia-menaka-emerando-tallu-bakio-175495933

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Mungiako Kepa Deuna Jaiak. 30/06/2024

Asteburu honetan Mungiako San Pedro jaiak ospatzen direnez, Talluk ez du inolako irteera antolaturik aurreikusita. Hala ere, tokiko ingurutik mendizaletasunik egonez gero, anbulatorioaren inguruan ekainaren 30eko goizeko 8: 00etan gera daitezke.