Berganzoko Uraren Ibilbidea — 02/04/2023

Euskal Herria hosto eta oparotasunaren sinonimo da eta, adibide gisa, Talluk apirilaren 2rako prestatu duen irteera da, hau da, Berganzoko Uraren Ibilbidea. Bertan Inglares ibaia aktore nagusia izango da eta mendi-ibilaldi eder honek postal-paisai ugari eskiniko digu.

Arabako hegoaldean egongo gara, Toloñoko mendilerroan eta ezin egokiagoa den paraje batean.

Berganzo, Zanbrana udalerrikoa da, eta gutxi gorabehera 12 kilometroko ibilbide zirkular hone, hasi eta amaitzen den herri txiki eta lasaia da.

4 ordu inguru behar dituen bidea da eta 502 metroko desnibela du. Zailtasun teknikoa Ertainekoa da.

Punturik altuena 1054 metrora dago eta punturik baxuena 563 metrora.

Wikiloceko urrengo estekan deskargatu daitekeen tracka segituko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/moratza-desde-berganzo-y-ruta-del-agua-112547090

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 8:00etan izango da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie martxoaren 30a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

El Grazal – PR BI 105 — 26/03/2023

Datorren Martxoaren 26an, Sodupetik abiatuko gara “El Grazal” errekaren inguruan ibilbide zirkular bat egiteko. Naturaren altxor polit bat.

10 km inguruko ibilbidea da, 304 m inguruko desnibelarekin, zailtasun tekniko ertaina, 3 ordu inguruko denboran egiteko.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sodupe-circular-arroyo-grazal-pr-bi-105-108892981

Irteera honetan interesa dutenen izenak adieraztea gomendatzen da martxoaren 24ko gaua baino lehen (barikua). Oraingo honetan inguruko pertsona batek gidatuko gaitu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bizkaiko Xendazaletasun VI Liga. 1go etapa. — 19/03/2023

Jarraian bigarren urtez, Tallu Mendizale Kirol Klubak Bizkaiko Mendi Federazioarekin batera Xendazaletasun Ligako etapa bat antolatuko du.

Aurten  Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren lehen etapa antolatuko dugu, eta gainera FEDME Ligarako ere balioko duena. Amaieran, 2022ko irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Proba hau Mungiako Santa Maria elizatik abiatuko da gehienbat GR 280aren ibilbidea egiteko, Urrestira elduko da, hau da Butroitik gertu, eta Gatikatik abiapuntura itzultzeko.

4 orduko denboran egiteko, 18 kmko irteera erraza da.

Irteera ordua Mungiako Matxin Enparantzatik goizeko 9:00etan izango da.

Proba honetan parte hartzeko, derrigorez izena eman behar da, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean, Martxoaren 16a eguen gabea baino lehen. Inskripzio web horrira sartzeko, link honetan klikatu:  https://bmf-fvm.org/liga-senderismo-bizkaia/inscripcion/

OHARRA: Irteeren egunetan ez dira inskripzioak onartuko.

Parte hartzaileentzat hornidura egongo da eta iristean Mungiako taberna batzutan pintxo bat berebai  egongo da. Eskerrak Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearen laguntzagatik!.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko da. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/liga-de-senderismo-bizkaia-2023-etapa-1-vdfva-127880331

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Laguntzaileak:

Babeseleak:

Solasaldia: Berdintasun eraginkorra eta errealaren alde. 10-03-2023

Datorren martxoaren 10an, Emakumeen Nazioarteko Egunatik egun bi ostean, Torrebillela Aretoa, kirolaren praktikarekin lotutako esperientziak kontatuko dizkiguten 4 emakumek osatutako mahai-ingurua izango da.

“Berdintasun eraginkor eta erreal baten alde”, Tallu Mendizale Kirol Klubak antolatutako solasaldi-kolokio interesgarri honetara gonbidatuta zaude.

Martxoaren 10an, arratsaldeko 7:00etan ikusiko gara.

Bideo ikusi gura badozu klikatu hemen: https://www.youtube.com/watch?v=aGSEd-b3bLE

Errigoiti – Bizkaigane —- 05/03/2023

Datorren domekan Martxoaren 5ean, Errigoitiko Elizaren aurretik abiatuko gara Bizkaiganeko Santakurtzera joateko eta Metxikatik abiapuntura itzultzeko.

14 km inguruko ibilbidea da, zailtasun tekniko errazarekin eta 3 ordu inguruko denboran egitekoa.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/errigoiti-maiaga-santa-kruzt-de-bizkaigane-errigoitia-125706093

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Peña Angulo – Moscadero – Urieta 26/02/2023

Sierra Salvada edo Gorobel kareharrizko horma bat da, Aiara harana hegoaldetik ixten duena eta Gaztelako goi-ordokiaren hasiera bortitza markatzen duena. Urduñako eta Anguloko portuak markatzen ditu bere mugak. Azken horien gainean Urieta eta Moscadero gailurrak altxatzen dira, mendebaldean dagoen mendiguneko azken mendiak. Bien altuera ahantzekoak dira.

Datorren otsailaren 25erako, Talluk Anguloko Portutik abiatuko den irteera zirkular bat prestatu du, Moscadero eta Urietako tontorretara igotzeko.

Zailtasun tekniko errazeko ibilbidea da, 12 km ingurukoa, 498 m-ko desnibelarekin gutxi gorabehera  ordu bi eta erdiko denboran egin beharrekoa.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.

Bidai hau,  interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da,  edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Otsailaren 23a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/moscadero-1-132m-y-urieta-1-117m-circular-desde-el-puerto-de-pena-angulo-sierra-salvada-42100445

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Basatoste 2023/02/19

Datorren domekan, Otsailaren 19an,  2023ko Basatoste irteera, Talluk antolatuko dau.

Euskal Pizkunde Etorbidetik abiatuko gara,  “Santa Mariñe” eta Elorduiganera. Mungiara Maittitik itzuliko gara.

Ibilbidearen luzeera: 10 km

Zailtasuna: Erraza, baina zati batzuetan lokatz apur bat egon daiteke. Haurrentzako bere irteera egokia da.

Irteera ordua: 9:00

Inauterietan gaudenez, mozorrotuta etortzea ondo ikusiko da.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen trackari segiduko zaio. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/basatoste-2023-ibilibidea-125816383

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Berdintasunaren Aldeko Gailurrak. 3garren. Martxa — 04/03/2023

Bizkaiko Federaziotik mezu hau bidali digute:

Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Ganguren Mendi Taldeak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak”  3garren. Martxa antolatu dute martxoaren 4ean, Galdakaon (Bizkaian).

Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.

Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.

Abiapuntua eta helmuga Ganguren MT taldearen lokaletan izango da (Gipuzkoa kalea, 11). Ibilaldiak 13,3 kilometroko distantzia izango du eta Ganguren (477 mt) mendia igoko da.

Martxa amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute eta oparitxo bat jasoko dute. Ekitaldia girotzeko musika izango da.

Jardueraren kostua 5 eurokoa da federatuentzat7 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.

Parte hartzeko eta izena emateko martxoaren 1-rarte. Parte hartu nahi baduzu, klikatu esteka honetan:

https://bmf-fvm.org/eu/berdintasunaren-aldeko-gailurrak-martxa-izena-eman/

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat, emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera

Igorineko Trikuharriak eta Sagardotegia Astigarragan

Martxoaren 12an Talluko lagunak Gipuzkoara joango dira, 11 km inguruko
“Igorineko trikuharriak” ibilbidea egiteko eta, ondoren, gainontzeko domekea
Astigarragako sagardotegi batean pasatzeko.

Ibilbidearen xehetasunak eta tracka beste albiste batean argitaratuko dira, baita irteera ordua ere.

Sagardotegia erreserbatzeko, interesdunen izenak otsailaren 21ean baino lehen jakin behar ditugu. Momentuz aurre-erreserba bat dago.

Aukeratutako sagardotegia Astigarragako Iretza Sagardotegia da. www.iretza.eus

Guretzako, autobusa edo autobusak alokatzeko, pertsona kopurua ezagutzea bere garrantzitsua da.

Mendi bueltarik egingo ez dutenek eta bakarrik sagardotegi honetara joateko interesa dutenek, izena eman dezakete irteera honetan.

Testu hau aprobetxatzen dugu, martxoaren 8a Emakume Langilearen eguna dela gogoratzeko eta berebai martxoaren 10ean Torrebillela Aretoan kirolarekin zerikusia duten 4 emakumek hitzaldia emango dutela azpimarratzeko. Ekitaldi hau kartel berezi batekin komunikatuko da.

Autobusaren eta sagardotegiaren prezioa 55 eta 65 euro artekoa izango da.

Behin betiko sagardotegiko jangela erreserbatzeko eta autobusaren neurria alokatzeko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie otsailaren 21aren gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.