Ekainaren 4an, Mungian Euskal Eskola Publikoaren eguna ospatzen denez, Fruizko Kirkiñitu Mendizale elkarteak antolatutako mendi irteera ekainaren 18ra atzeratu du.
Hori dela eta, datorren ekainaren 4an, goizeko 8etan BBKko arkupetan hurbiltzen direnekaz Talluk irteera local bat antolatuko du.
Aurten, Talluk asteburuko irteera Baztango bailara ederrera prestatu du.
Ekainaren 23an, hau da barikuan, Mungiatik autobusez irtengo gara eta 25eko ilunabarrean etxera itzuliko gara. Irteerako ordu zehatza beste mezu baten adieraziko dogu.
Beraz, asteburu hori osoa izango da: egun biko ostatua, gosari bi, afari bi, eta gainera domekako bazkaria.
Ostiral iluntzean Arizkuneko herrira joango gara, San Juaneko suak eta bertako erritoak gozatzeko.
Beste mezu baten jakinaraziko dogu zapaturako zein domeka goizerako ibilbide zehatzen berri. Ibilaldi hauek egiteko eta ezusteko segurtasun estaldura izateko federatuta egotea guztiz komenigarria da.
55 lagunentzako Elizondoko hotel baten egonaldia erreserbatu dugu eta bidaiatuko dutenen izenak laster erregistratu beharko ditugu.
Irteera honetan interesatuta bazagoz, izena eta abizena eman dezakezu Talluren posta elektronikora bidaliz, hau da tallumendizale@hotmail.com era, ekainaren 2a baino lehenago.
Hoteleko plazak betetu arte onartuko dira izenak.
Pertsona bakoitzak beste lagun bat apuntatu dezake bakarrik.
Logela bikoitzean, bazkidea izanik, pertsona bakoitzeko prezioa 180€ ingurukoa izango da. Bazkideak ez direnentzako 15€ gehiago..
Izena eman dutenei Ekaineko lehen asterako seinale bat eskatuko zaie.
Zuzendaritzak jende erreserba egiteko eskubidea du.
San Isidrotik hurbil dauden zitetan jada klasiko bihurtu denez, aurten bere Derioko Untza mendi taldeak herriko ibilaldia antolatzen dau, Txorierri bailara mugatzen duten mendietako bat igotzeko.
Eguna: Maiatzak 21.
Derioko Herriko Plazatik urteera bi egongo dira:
Bata, nagusientzako 17,6 kmkoa, goizeko 8:00 etan urtenda eta bestea 9,4 kmkoa, umeentzako, goizeko 9:00etan urtenda .
Datorren Maiatzaren 14an, Tallu Errioxara joango da, 13 km inguruko Toloñoko mendilerroan buelta bat egiteko eta domeka honetako gainerako eguna Biasteriko jatetxe batean igarotzeko.
Asteburu honetarako Palomaresera irteera bat antolatua genuen, baina klubeko zuzendaritzak aldatzea erabaki du gailur honek gure ohiko igandeak bezalako talde batentzat ekar dezakeen zailtasun eta arriskuagatik.
Horren ordez, hurrengo estekan klik eginez deskargatu daitekeen ibilbidea proposatzen dugu:
Ibilbide hau Kripanetik irteten da, Elvillarera urbildu eta Biasterin bukatzen da. Ia 13 km-ko luzera du, zailtasun erraz edo ertaina eta 3,5 orduko denboran egiteko.
Hirugarren alternatiba goiza Biasteiko herri politean pasatzea da.
Egun horretarako aukeratutako jatetxea Villa Lucia da (www.villa-lucia.com).
Honako menu hau aukeratu da: Etxeko barazki menestra – Masailak – Postrea.
Norbait beganoa balitz, 60 ordu lehenago eska lezake.
Jantokia behin betiko erreserbatzeko eta autobusaren neurria alokatzeko, interesatuei maiatzaren 11a gaua baino lehen izena ematea eskatzen zaie. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Egun osoko prezioa, autobusa eta menua barne, 50 €koa da.
Interesatuiei, aurreratzeko behean adierazten dogun zenbakira 25€ko transferentzia egitea eskatzen diegu.
Apirilaren 30eko irteera Kantabriara joango da. Ibilbide zirkular erraz bat egingo dugu Ajotik abiatuta. Punta del Rostro, Cabo de Ajo eta Cuberris hondartzatik igaroko gara.
Ibilbide honen zailtasuna erraza da, 280 mko desnibel metatua. Punturik altuenak 56 m-ko altitudea dauka.
Ibilbide honen luzera 15 kmkoa da.
Ibilbide hau egiteko denbora 4 ordutilk 4,5 ordura izango da.
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie apirilaren 27a, ostegun gauean baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.
Mendizaleak Urepelen utzi ondoren, autobusa Adarrara joango da, eta, horrela, bide alternatibo bat egin nahi dutenek, Adarratik abiatuta, pista beretik jarraitu ahal izango dute baina kontrako norabidean, jatorrizko irteerakoekin bat egin arte. Modu honetan, bide alternatibokoek mendi tontorren sekuentzia honela jarraituko dute:
Adarra (811 m.), Zaburu (778 m.), Azketa (834 m.), etab.
Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.
Irteera hau gehi bidaia egiteko behar dan denbora 9 ordukoa izango da gutxienez, beraz ogitartekoa, fruta eta ura eramatea komeni izango da.
Ibilbide hau lineala denez, autobus bat alokatuko da.
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie apirilaren 13a, ostegun gauean baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau