Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Gorte Nagusietarako hauteskundeak uztailaren 23an egiten direnez, egun honetako mendi irteera domekan bertan zehaztuko den inguruko mendi batera izango da.
Irteera ordua, BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.
Datorren uztailaren 9an, Eperlanda Kultur Elkarteak antolatuta eta Bartzelonako Vall d’Hebrón Onkologia Institutuko Sarkomaren Ikerketa Traslazionaleko taldeari laguntzeko “Burdin Hesiko Elkartasuneko Mendi Lasterketa” ozpatuko da.
Aukeratzeko hiru Ibilbide egongo dira:
1.- Mendi Lasterketa – Trail 34 Kmkoa eta 1150 mko desnibelakin.
Datorren uztailaren 8an, bere lagunek antolatuta eta Tallu Mendizaleak lagunduta, “III Omenaldi – Angel Sobrino – Gara edo ez gara” Mendi Ibilbidea ospatuko da.
Ekintza honek bi ibilbide izango ditu eta biak Olentzeron Etxetik abiatuko dira.
Ibilbide Luzea: 24,62 km inguruko luzeragaz eta 1051m-ko desnibel metatua. Irteera ordua: 8:00etan.
Datorren domekan, hau da uztailak 2an, Mungian Sukalki Eguna ospatzen denez, Tallu Mendizale Klubak, Tallura igotzea proposatzen du, gosea egiteko eta gero kuadriletako sukaldariek prestatutako sukalkiak dastatzeko.
Ekainaren 17an, Agustin Sagasti omentzeko Mungian Nazioarteko Txirrindularitza Lasterketa ospatuko dela eta, zeharkaldiak eta abar kontrolatzeko, Tallu Mendizale Kirol Klubak jendearen parte-hartze oso ona ekartzen du. Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearen izenean, Eskerrik asko danori.
Gainontzeko klubeko kideari, nahi izanez gero, Fruizko VII Ibilaldian parte hartzera animatzen zaie.
Urrengo esteka deskargatu leiken tracka segiduko da:
Datorren zapatuan, hau da ekainaren 17an, Tallu Mendizale KKak, gaueko 10:30etan hasita, bere zazpigarren edizioan, Mungiako Gau Martxa antolatzen dau.
Santa Maria Elizatik abiatuta, luzeera 10 Km eta iraupena 3 ordu ingurukoa izango da.
Atxuritik inguruko Ikuspegi ederrak bere zabaltasunean ikusi al daitekez, batez bere Mungia herria.
Segurtasun Kit-a eramatea derrigorrezkoa da, hau da txiribitua, txalekoa eta linterna.
Parte hartzeko zeure datuak modu honetan bidali dezakezuz:
Datorren ekainaren 11rako Sollubepe mendi taldeak XXVIgarren Meñakako Herri Ibilaldia antolatzen du Mungialdeko mendirik adierazgarrienetako batera igotzeko, aurten Solluberantza.
Irteera honen luzera 14 km ingurukoa da, eta zailtasun teknikoa ertaina.
Denbora: 3,5 ordu gutxi gora behera eta Meñakako udaletxetik irteera ordua: goizeko 8:30etan.