Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Urriaren 24n, arratsaldeko 7etan, Fikeko Anbulategi azpiko gelan, bihotz birikietako bizkorteari eta bendajearen erabilerari buruz ikastaro praktiko bat emango da.
Fikeko Anbulategi azpiko gela, Fikeko plazaren albo batean dago. 40 lagunentzako lekua du.
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.
Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Irailaren 11n, arratsaldeko 7etan, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean, botikinaren erabilerari buruz ikastaro bat emango da, baita zaurien eta zorabioen kasuetarako kudeaketa ere.
Maruri-Jatabeko Kultur Etxea, Lorentzo deunaren elizaren alboetako batean dago. 40 lagunentzako lekua du.
Datorren uztailaren 25ean, Urmugak antolatuta, Urtanta izeneko ekitaldi handi bat ospatuko da. Mendia eta musika batzen dituen ekitaldia da, eta aurten, gainera, duela 100 urte jaiotako Nestor Basterretxea gogoratzeko balioko du.
Uztailaren 25eko Urtanta ekitaldia Jatako Arrastakulo merenderoan egingo da, arratsaldeko 6etan hasiko den musika kontzertuan. Honako artista hauek parte hartuko dute: Et Incarnatus Orkestra – Anje Duhalde – Eñaut Elorrieta – Idoia Asurmendi – Olaia Intziarte – Xabier Leturia.
Kontzertura mendiko ibilbideei jarraituz bakarrik iritsi ahal izango da.
Ekitaldi honetan Talluk modu aktiboan parte hartuko du:
Itzulera gaueko 10: 00etan izango da, Jata-Bakioko begiratokian jasoko den autobus batean.
Autobusetan Jata-Bakioko begiratokiraino Talluk irteera bi ere antolatu ditu, honako aukera hauekin:
Jata-Bakioko begiratokiko aparkalekuaren inguruan aparkatzeko aukera oso txikia izango da eta gainera Ertzaintzak arautuko du.
Mungiatik eta Mungialdetik edozein modutan hurbiltzeko ekitaldi honetara, erantsitako dokumentua bete behar da eta, ondoren, Tallura bidali, email edo Whastapp bidez, gehienez ere uztailaren 22an.
Ekainaren 8an, larunbata, goizeko 9:00etan Meñakabarrenatik abiatuta, Tallu Mendizale KKak 6 km inguruko irteera kultural batean parte hartuko du, meategien, burdinolen eta erroten aztarnak aurkituz eta Otume, XVIIgarren mendeko eraikina, bisitatuz.
Irteera honetan parte-hartzaileei laguntzeko gida batzuk egongo dira, eta amaieran lunch txiki bat egongo da.
Irudia Tallu Mendizale KKak, azaroaren 3, 5 eta 11n antolatutako BBK Mendi Martxa programaren laburpena da. Interesatuta ba zaude hurrengo estekan eman dezakezu izena. https://bmf-fvm.org/ Parte hartu ahal izateko, izena ematea derrigorrezkoa da azaroaren 2ko 24:00ak baino lehen.
BBK-k, Lurgaiak eta Mungiako Udalak babestuta, eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren zapatuan, azaroak 11an, goizeko 9:00etan, ingurumen aldeko ekintza bat egingo da, izenburu honegaz, “Zuhaitzen landaketa Gerekizen”.
Ekintza hau Lurgaiak eta Butroi Bizirik lagunduta egingo da.
Sarrera doakoa da, baina izen ematea derrigorrezkoa da, eta modu hauetan egin daiteke:
1.- 2023-10-30tik azaroaren 2ra, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean.
2.- Tallu Mendizale kk webgunean. Izena emateko: Klikatu hemen. https://bmf-fvm.org/
3.- Urriaren 30 eta 31an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.