Ojo Guareña —– 03/09/2023

Datorren domekan, hau da irailak 3an, programatutako irteerak Burgosko probintziara eramango gaitu Ojo de  Guareñatik ibilbide bat gozatzeko.

Ojo Guareña Multzo Karstiko bat da. Guareña eta Trema ibaiaren higadurak eratutako 100 km baino gehiagoko galeriek osatzen dute. Barrunbe hauek eta bere inguruak erabilera anitz izan dituzte historian zehar, gurtza eta santutegi gisa balio izan dute Paleolitotik gaur egunera arte. Hainbat aretotan, Paleolitoko, Paleolito osteko eta Brontze Aroko labar-pinturak eta grabatuak gordetzen dira. San Bernabe harkaitz baselizak, aldare nagusiaren barruan ganga natural osoa margoz apainduta gordetzen du.

Ibilbide hau Ojo de Guareña Haitzuloen kotxe, karaban eta autobusentzako aparkalekutik abiatzen da.

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 31a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ojo-guarena-ermita-san-tirso-bernabe-dos-cuevas-133310141

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Luzera: 13,22 km

Desnibela: 410 m

Ibilaldi honetarako denbora 5 ordu inguru izango da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Aiako Harria — 27/08/2023

Abuztuko azken domekarako programatutako irteera Gipuzkoara doa, Aritxulegitik pasa ondoren Aiako harriak igotzeko edo inguratzeko.

1.- Aiako harrietara igotzeko, esteka honetan deskargatu leiken trackari jarraituko zaio:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/penas-de-aia-desde-el-collado-de-arritxulegi-118372871

Zailtasun teknikoa zaila da, 11 km inguruko ibilbidea 803 m-ko desnibelarekin.

Ibilbide hau burutzeko denbora 4h eta 30 min inguru izango dira.

2.- Aiako harriak inguratzen dituen ibilbidea egiteko, esteka honetan deskargatu leiken trackari jarraituko zaio:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aiako-harriak-aritxulegitik-eta-kanal-domiko-145091790

Zailtasun teknikoa ertaina da, 12 km inguruko ibilbidea, eta 465 m-ko desnibela.

Ibilaldi honetarako denbora 4 ordu inguru izango da.

Abiapuntura kotxe particularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Santullán, Samano, Otañes  —   20/08/23

Datorren Abuztuaren 20ko irteerak ondoko Kantabriara eramaten gaitu.

Santullanetik abiatuta ibilbide eder bat egingo dugu, Sámano eta Santullango harkaitzetara igotzeko. Eremu hau Kantauriar artadi eta lur karstikozkoa da, ezkutuko altxorrekin, hala nola Peña de Sámanoko kastro prerromatarra eta Erdi Aroko Otañesen dorrea.

Ibilbidearen luzeeraa: 14,5 km

Desnibela: 678 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 4,5 h

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 7:30etan.

Desplazamendua auto partikularretan

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/castro-prerromano-de-la-pena-de-samano-pena-de-santullan-torre-de-otanes-circular-desde-santullan-93494129

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Aizkorri – 6 piku —   13/08/23

Datorren domekarako, hau da abuztuaren 13rako, Talluk programatutako irteera Aizkorri-Aratz parke naturalera da, Aldaola-Ubier aparkalekutik abiatuta eta San Adriango bidetik pasatuz, Aizkorriko mendilerroaren gandorra egiteko. Honako tontor hauek igoko dira: Aitzgorri (1523m), Illarrabeltxeko (1533m), Aketegi (1548), Aitxuri (1551m), Iraule (1507m) eta Arbelaitz (1506m).Irteera.

Ibilbidearen luzeera: 15,5 km.

Desnibela: 1008 m.

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Denbora estimatua: 6h.

Irteera luzea denez, edaria eta jatekoa, bokata edo antzekoa, komeni da.

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 7:30etan.

Desplazamendua auto partikularretan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aitzgorri-illarrabeltxeko-aketegi-aitxuri-iraule-y-arbelaitz-los-6-grandes-de-euskadi-parque-natura-92366061

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Anboto —– 06/08/2023

Datorren domekako irteerak, hau da abuztuak 6koak, Anbotoko harkaitzetara eramango gaitu.

Ibilbide hau Arrazolako aparkalekutik abiatuko da, iparraldeko aurpegitik Larranoko lepora eta Santa Barbara baselizara igotzeko eta hemendik pistaz Polpol iturritik igaroz Zabalandira iristeko eta gero pagaditik eta Arrazolarako errepidetik itzultzeko.

Nahi dutenek pistatik eta bide klasikotik Anbotora (1331m) igo dezakete.

Irteera Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 7:30etan.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrazola-larrano-zabalaundi-calzada-arrazola-75319134/photo-49301645

Autorea: paketediaz.

Luzeera: 13,22 Km

Zailtazun teknikoa: Ertaina.

Desnibela: 881 m.

Iraupen estimatua: 4 o.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Arrietatik Doniene Gaztelugatxera  —-   31-07-2023

Urteko ohiturak ez galtzeko, aurten bere uztailaren 31an, hau da datorren astelehenean, Amabirjina lagunduten, Arrietatik Doniene Gaztelugatxera joango gara.

Arrietara kotxez joateko, irteera Mungiako Udaletxe aurretik, goizeko 5:30etan.

Irteera Arrietako Udaletxea aurretik: Goizeko 6:00etan izango da.

Irteera hasi baino lehen, Herriko Tabernan  txokolate edalontzi bat hartzea bere ohitura da.

Luzeera: 18 Km.

Mañun jateko bokata bat eroatea gomendatzen da.

Zirkularra Gorliz – Armintza  —   30/07/23

Datorren uztailaren 30erako Talluk programatutako irteera zirkularra da. Gorliztik abiatuta, Cabo Villanoko Itsasargira igaro, Ermumendia igo, Armintzara joan eta kostaldetik itzultzi abiapuntura.

Irteera. Mungiako BBKko arkupetatik goizeko 7:30etan.

Gorlizera bidaia auto partikularretan izango da.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/circular-gorliz-armintza-faro-cabo-villano-ermuamendi-292m-bunkers-un-precioso-paseo-por-la-costa-v-93352099

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bertako Mendi Irteera —-  23/07/2023

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Gorte Nagusietarako hauteskundeak uztailaren 23an egiten direnez, egun honetako mendi irteera domekan bertan zehaztuko den inguruko mendi batera izango da.

Irteera ordua, BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Untzueta —- 16/07/2023

Uztailaren 16an, Tallu Mendizale KKak, Untzuetapiku igoko dau Arrankudiagako Labeko auzotik abiatuta.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa ertainekoa da.

Luzera: 13 km eta desnibel metatua 718 m.

Proba hau egiteko denbora estimatua: 3h eta 30min.

Irteera ordua: Goizeko 7:30tan Mungiako BBK-ko arkupetatik

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/arrankudiaga-untzetapiku-ursaltu-arrankudiaga-49948885

Oharra: Arrazoi desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.