Datorren domekan, hau da uztailak 28an, Euskal Herriko paraje naturalik ederrenetakoaz gozatzea tokatzen da: Itxinako biotopoa.
Urigoitiko aparkalekutik abiatu eta Egalesaburuko zelaitik bidezidor bat hartuko dugu Atxularren begira iritsi arte. Irteera honetan Itxulegor eta Superlegor kobazuloak, Neberabarriko elurzuloa eta Sintxita eta Aldabide ur-jauziak bisitatuko ditugu.
Ibilbidearen luzera 15 km inguru da, 871 m-ko desnibelarekin, 5 orduko denboran egiteko.
Ibilbide honen zailtasun teknikoa moderatua da.
Hurrengo Estekan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio.
Datorren uztailaren 25ean, Urmugak antolatuta, Urtanta izeneko ekitaldi handi bat ospatuko da. Mendia eta musika batzen dituen ekitaldia da, eta aurten, gainera, duela 100 urte jaiotako Nestor Basterretxea gogoratzeko balioko du.
Uztailaren 25eko Urtanta ekitaldia Jatako Arrastakulo merenderoan egingo da, arratsaldeko 6etan hasiko den musika kontzertuan. Honako artista hauek parte hartuko dute: Et Incarnatus Orkestra – Anje Duhalde – Eñaut Elorrieta – Idoia Asurmendi – Olaia Intziarte – Xabier Leturia.
Kontzertura mendiko ibilbideei jarraituz bakarrik iritsi ahal izango da.
Ekitaldi honetan Talluk modu aktiboan parte hartuko du:
Itzulera gaueko 10: 00etan izango da, Jata-Bakioko begiratokian jasoko den autobus batean.
Autobusetan Jata-Bakioko begiratokiraino Talluk irteera bi ere antolatu ditu, honako aukera hauekin:
Jata-Bakioko begiratokiko aparkalekuaren inguruan aparkatzeko aukera oso txikia izango da eta gainera Ertzaintzak arautuko du.
Mungiatik eta Mungialdetik edozein modutan hurbiltzeko ekitaldi honetara, erantsitako dokumentua bete behar da eta, ondoren, Tallura bidali, email edo Whastapp bidez, gehienez ere uztailaren 22an.
Uztaileko lehen igandeko irteerak Mungiako Sukalki Egunarekin bat egiten du.
Egun horretarako, klubak Tallura irteera bat aurreikusi du. Ondoren, interesdunen arabera, klubeko kide talde bat Bakioko Goitisolo merenderoan paella bat egitea planteatzen ari da.
Interesatuta bazaude, mesedez, adierazi zure izena Talluren emailera.
Asteburu honetan Mungiako San Pedro jaiak ospatzen direnez, Talluk ez du inolako irteera antolaturik aurreikusita. Hala ere, tokiko ingurutik mendizaletasunik egonez gero, anbulatorioaren inguruan ekainaren 30eko goizeko 8: 00etan gera daitezke.
Ekainaren 23an, Tallu Burgoseko probintziara joango da, Orbaneja del Castillo ingurutik ibilbide bat egiteko eta Pesquera del Ebron amaitzeko. Domeka hau, El Cañón de Pesquerako jatetxean jarraituko dogu.
Ibilbide hau erraza da, 17 kilometroko ingurukoa, 220 metroko desnibelarekin eta 3,5 ordutan egiteko.
Oinez ibili nahi ez dutenek Orbaneja del Castilloren edertasunez gozatzeko aukera izango dute, eta, ondoren, Pesquerara joan ahal dira bertako kalexketatik pasatzeko goiza.
Egun horretarako aukeratutako jatetxea El Mesón del Cañón da, eurek menu goxoa eskaintzen digu.
Orbaneja del Castilloraino autobusez joango gara, eta bazkideek eta izena emateko hurrenkerak lehentasuna izango dute. Izena emailez, whatsappez edo telefonoz eman daiteke, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik 25 €-ko seinalea uztea Talluko banku-kontuan. Talluko bazkideek bazkide-prezioa izango dute. Transferentzian izena, abizena eta Orbaneja del Castillo adieraztea eskatzen da.
Mungiatik, autobusa goizeko 7:30etan Paladoko geltokitik irtengo da.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.
Datorren ekainaren 22an, helburu solidarioagaz Eperlanda kultur elkarteak BURDIN HESIKO MENDI LASTERKETAREN bigarren edizinoa antolatu dau.
Kontzentrazinoak 3 proba izango dauz:
Gainera, kategoria hauek be izango dira: gizonezko eta emakumezko absolutuak, gizonezko eta emakumezko seniorrak, gizonezko eta emakumezko beteranoak.
Parte-hartzaile bakotxak boltsa bat izateko eskubidea izango dau.
Lortutako dirua Gurutzetako Ospitaleko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen arreta pediatrikoa humanizatzeko erabiliko da.
Ekitaldi honetan Tallu Mendizale klubak boluntario moduan, lasterketetan zein martxan parte hartzen dau.
Guztion artean proba hau arrakastatsua izan dedin lagun daigun eta bildutako kopuruak balio daian gaixotasun hau haurren munduarentzat askoz be eroangarriagoa izan dedin zientziaren erabateko kontroleraino.
Ekainaren 16an, Agustin Sagasti omentzeko Mungian Nazioarteko Txirrindularitza Lasterketa ospatuko dela eta, zeharkaldiak eta abar kontrolatzeko, Tallu Mendizale Kirol Klubak jendearen parte-hartze oso ona ekartzen du. Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearen izenean, Eskerrik asko danori.
Gainontzeko klubeko kideari, nahi izanez gero, Fruizko VIII Ibilaldian parte hartzera animatzen zaie.