Otsaileko bigarren domekarako, Talluk ibilaldi erraza eta zirkularra proposatzen du, Galdakaotik abiatuko dena Usansolo eta Bediara igarotzeko.
Ia aldaparik gabeko irteera da, luzeraren zailtasun bakarrarekin, 21 kmra iristen baita.
Ibilbide osoa egin nahi ez dutenek ibilbide laburragoak ere egin ditzakete.
Ibilbidearen distantzia 21 kmkoa da, 308 mko desnibelarekin.
Zailtasun teknikoa: Erraza.
Ibilbide hau burutzeko denbora 4,5 ordutik 5 ordu ingurukoa.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/galdakao-usansolo-arteta-bedia-circular-60868565?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=961396
Irteera, Mungiako anbulategi ingurutik goizeko 8:00etan izango da. Kotxe partikularretan joango gara.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.