Urdulizeko parajetatik – 19/01/2025

San Antontxu jaiaren ondoren, 2025eko bigarren irteera Urdulizko udalerritik egingo da.
Udulizko Udalaren aurreko biribilgunetik abiatuta, Butroeko gaztelutik, Isukitzeko tontorretik, Arbinako presatik eta Plentziako zubitik igaroko den ibilbide polit eta erraza egingo dugu.
Ibilbideak 17 km-ko luzera du, 433 m-ko desnibela eta 139 m-ko gehieneko altituera.
Egiteko aurreikusitako denbora 3h eta 3,5 ordu bitartekoa da.
Ibilbide honen tracka esteka honetan klik eginez ikus daiteke:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/castillo-de-butron-presa-de-arbina-y-puente-de-plentzia-desde-el-udaletxea-de-urduliz-186092823?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6452437

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: Goizeko 8:00ak.
Kotxe partikularretan joango gara.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude