Belauna – Zaintzak eta prebentzioak – Ikastaro Praktikoa — 14 eta 15/01/2024

Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Mungiako Mastibarrena 7B klubeko lokalean 2025eko urtarrilean 14 eta 15ean, Angel Bidaurrazaga doktoreak ikastaro praktiko bat emango du, belaunen anatomiari, biomekanikari eta prebentzioari buruz.
Ordu batetik 1,5 ordurako luzapenarekin, formakuntza hori bi aldiz emango da euskaraz, eta beste bitan gaztelaniaz, gehienez 8-9 pertsonako edukieretan.
Euskarazko saio biak urtarrilaren 14an, emango dira, goizeko 11: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. Gaztelerazko hitzaldi biak urtarrilaren 15ean eskainiko dira, ordu bardinetan.
Ikastaro horietan lehentasuna izateko, izena emateko hurrenkera kontuan hartuko da.
Izena emateko, interesdunek urrengo estekako dokumentua bete behar dute eta Talluko helbide elektronikora bidali. KLIKATU HEMEN. Edo Talluko bazkideen whatsappean irekiko den inkesta bati erantzunez.
Saio berberetarako pertsona gehiegi badaude, bilkuretara joango diren pertsonak erabakitzeko eskubidea, Zuzendaritzaren Batzordeak beretzat gordetzen du.
Saio horien edukiera baino interes handiagoa egonez gero, formakuntza hau barriro emango da.
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude