Datorren domekarako, hau da Urriaren 13rako, Tallu Mendizale KKk Aulestitik hasi eta Lekeition amaituko den 15 kilometroko irteera erraza proposatzen du, Lea ibaiaren ertzari jarraituz.
Ibilbide honek zailtasunik ez du, bidearen zatirik handiena ondo prestatuta baitago.
Irteera hau egiteko 4 ordu inguru beharko dira.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aulesti-lekeitio-por-el-rio-lea-40279635/photo-26135263
Mungiako irteera lekua: Anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 7:30.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorri hori autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei urriaren 10 (eguena) gaba baino lehen, izena ematea eskatzen zaie. Izena emateko, mezu bat bidali whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.