Iraileko azken domekan, Talluk Kantabriara irteera bat antolatu du. Irteera zirkularra izango da, Hoznayon abiatu eta amaitzeko.
12 km inguruko irteera da, zailtasun tekniko moderatua, 332m-ko desnibela eta 301 m-ko gehieneko altuearekin.
Benetan esanda ibilbidea erraza da, baina trackaren egileak moderatu gisa katalogatzen du, malda handia dagoelako tontorraren oinarriraino eta gailurreraino sarbiderik ez dagoelako.
Ibilbide hori egiteko denbora 4 ordu ingurukoa.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio:
Mungiako irteera lekua: Mungiako anbulategiko parking.
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/hoznayo-104745454
Irteera ordua: 7:30.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorri hori autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei irailaren 26aren (eguena) gaba baino lehen, izena ematea eskatzen zaie. Izena emateko, mezu bat bidali whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.