Orbaneja del Castillo.   23/06/2024

Ekainaren 23an, Tallu Burgoseko probintziara joango da, Orbaneja del Castillo ingurutik ibilbide bat egiteko eta Pesquera del Ebron amaitzeko.  Domeka hau, El Cañón de Pesquerako jatetxean jarraituko dogu.

Track hau jarraituko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gr-99-etapa-5-orbaneja-del-castillo-pesquera-del-ebro-54411583

Ibilbide hau erraza da, 17 kilometroko ingurukoa, 220 metroko desnibelarekin eta 3,5  ordutan egiteko.

Oinez ibili nahi ez dutenek Orbaneja del Castilloren edertasunez gozatzeko aukera izango dute, eta, ondoren, Pesquerara  joan ahal dira bertako kalexketatik pasatzeko goiza.

Egun horretarako aukeratutako jatetxea El Mesón del Cañón da, eurek menu goxoa eskaintzen digu.

Orbaneja del Castilloraino autobusez joango gara, eta bazkideek eta izena emateko hurrenkerak lehentasuna izango dute. Izena emailez, whatsappez edo telefonoz eman daiteke, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik 25 €-ko seinalea uztea Talluko banku-kontuan. Talluko bazkideek bazkide-prezioa izango dute. Transferentzian izena, abizena eta Orbaneja del Castillo adieraztea eskatzen da.

Mungiatik, autobusa  goizeko 7:30etan Paladoko geltokitik irtengo da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude