Datorren ekainaren 2rako Sollubepe Kultur Taldeak XXVIIgarren Meñakako Herri Ibilaldia antolatzen du Mungialdeko mendirik adierazgarrienerantza igotzeko, aurten Solluberantza.
Irteera honen luzera 14 km ingurukoa da, eta zailtasun teknikoa ertaina.
Denbora: 3,5 ordu gutxi gora behera eta Meñakako udaletxetik irteera ordua: goizeko 8:30etan.
Tallukoek Mungiako Anbulategiko aparkalekutik goizeko 8:00etan kotxe partikularretan aterako gara.
Etxeko txikienentzat Sollubepek beste irteera bat ere prestatu dau. Hau, goizeko 9:30etan Meñakako udaletxetik aterako da.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.