Berdintasunaren Aldeko Gailurrak. 4garren. Martxa — 02/03/2024

Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Tallu Mendizale Kirol Klubak, martxoaren 2an “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 4garren. martxa antolatu dute, Mungian (Bizkaian).

Martxa honen helburua emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea da eta berebai mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.

Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.

Abiapuntua Andra Mari izango da eta helmuga Mungiako Foruen Enparantza. Ibilaldiak 14,5 kilometroko distantzia izango du eta Lauromendi (264 mt) mendia igoko da.

Martxa amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek pintxo bana izango dute eta oparitxo bat bere jasoko dute. Ekitaldia girotzeko musika eta dantzak izango dira.

Federatuentzat, jardueraren kostua 4€koa da eta 6€ federatu gabekoentzat. 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.

Parte hartzeko eta izena emateko Otsailaren 28rarte. Parte hartu nahi baduzu, klikatu esteka honetan: https://bmf-fvm.org/

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat: emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera.

Track hau segiduko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/berdintasunaren-aldeko-gailurrak-iv-martxa-iv-marcha-de-cimas-por-la-igualdad-160010914

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ekitaldi hau partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude