Urtarrilaren 14ko Ibilbidea Otzaurtetik abiatuko da, Beundatik eta Unamenditik pasatu ondoren, Txurruko Puntara eta Garagartzara igotzeko.
11 km inguruko irteera da, zailtazun tekniko erraza, 493ko desnibelarekin eta gehienezko altuera 989 mkoa.
Ibilaldi honetarako denbora 4 ordu inguru izango dira.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/20230604-circular-desde-otzaurte-por-beunda-unamendi-txurruko-punta-y-garagartzko-haitzak-136766798?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=151513
Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.
Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo dogu.
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie urtarrillaren 11a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.