Bizkaiko Federaziotik mezu hau bidali digute:
Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Ganguren Mendi Taldeak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 3garren. Martxa antolatu dute martxoaren 4ean, Galdakaon (Bizkaian).
Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.
Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.
Abiapuntua eta helmuga Ganguren MT taldearen lokaletan izango da (Gipuzkoa kalea, 11). Ibilaldiak 13,3 kilometroko distantzia izango du eta Ganguren (477 mt) mendia igoko da.
Martxa amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute eta oparitxo bat jasoko dute. Ekitaldia girotzeko musika izango da.
Jardueraren kostua 5 eurokoa da federatuentzat, 7 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.
Parte hartzeko eta izena emateko martxoaren 1-rarte. Parte hartu nahi baduzu, klikatu esteka honetan:
https://bmf-fvm.org/eu/berdintasunaren-aldeko-gailurrak-martxa-izena-eman/
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat, emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera