Tolosa. 23/02/2025

Datorren domekan, hau da Otsailaren 23an, Tallukoek Gipuzkoara joango da, Tolosa inguruan mendi-ibiliak egiteko eta Izaskungo Andre Mariaren Ermitan amaitzeko. Ibarrako Izaskun Jatetxean jango dugu eta arratsalde erdian Mungiara itzuliko gara.
Jardunaldi honetarako irteera bi prestatu ditugu, bata zailtasun ertainekoa eta bestea zailtasun errazekoa. Oinez ibili nahi ez dutenek, bazkalordura arte, Tolosa bisitatu dezakete.
Irteera moderatuaren ibilbideak track hau jarraituko du:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/convento-de-santa-clara-loatzo-uzturre-kardano-ermita-de-izaskun-199603181?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=2887168

Santa Klara komentutik abiatzen den ibilbidea da, 15 km inguru egin ondoren Izaskunen amaitzeko. Uzturre, Loatzo eta Kardañoko tontorretara igoko da.
Desnibela 765 m-koa da, 4,5 ordu inguruan egiteko.
Irteera errazaren ibilbideak track hau jarraituko du:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/uzturre-desde-izaskun-ruta-circular-56121464?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=4600824

11 kmko ibilbide hau, Izaskungo Andre Mariaren ermitan hasi eta amaitzen da. Uzturreraino (735 m) igoko da.
Desnibela 467m-koa da, eta egiteko denbora 3 ordu ingurukoa.
Oinez ibili nahi ez dutenek Tolosako kaletan zehar goza dezakete, eta gero jatetxera autobusez joan.
Plazak 55 bidaiariko autobus bat bete arte izango dira.
Egun honetarako aukeratu dugun jatetxea Ibarrako Izaskun Jatetxea da.
Bai Tolosaraino eta bai irteera bakoitzaren abiapuntuaraino autobusez joango gara. Izena emailez, whatsappez edo telefonoz eman daiteke, eta otsailaren 14a baino lehen 30 €-ko seinalea utzi beharko da aldez aurretik Talluko bankuko kontuan. Talluko bazkideek bazkide prezioa izango dute. Transferentzian izena, abizena eta Tolosa adieraztea eskatzen da.
Mungiako anbulategiko aparkalekutik abiatuko gara goizeko 7:30etan.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude