Otsailaren 3tik 27ra Derioko Kultur Birikan “Gailurretan Izan Gaitun” argazki erakusketa.
Emakumeak Euskal Mendizale Federazinoaren lehen 100 urteetan mendian izan dauen presentziaren argazki erakusketa bat da.
Hainbeste gustatzen zaizkigun mendi horietara hurbildu ziren emakume ausarten argazkiak ikusteko aukera bikaina da, nahiz eta batzuetan sozialki ez zeuden ondo ikusita. Inor ahaztu gabe, emakume aitzindariak: Raimunda Royo edo Carmen Iza “Txitxia”, Luciana Larreategi Arizaga eta María Magunazelaia Loroño “Maoma”, edo berrienak: Edurne Pasaban, Leire Aguirre eta Josune Bereziartu, Irati Anda, Uxue Loinaz, Maialen Rojo eta Amaia Segurola…