Datorren Urtarrilaren 26an, hau da datorren domekan, Gipuzkoaraino joango gara.
Donejaku bidearen bigarren etapa, Donostiatik abiatu eta Zarautzen amaitutzen den 18 km inguruko ibilbide lineal erraz bat egingo dugu.
Desnibela 500m ingurukoa da.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora 5 ordukoa da.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/camino-de-santiago-donosti-zarautz-173614387
Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 7:30.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorria autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei urtarrilaren 22aren gaua, eguazten gaua, baino lehen izena emateko eskatzen zaie. Izena emateko, bidali mezu bat whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.