2025 Lizentzia Berritzea – EMF / FVM

2024ko urtearen amaiera hurbiltzen ari da eta 2025ko urterako Euskal Mendi Federazioaren lizentzia berritzeko edo eskuratzeko garaia da.
Begitu Tarifa berriak beheko irudietan.
Aurten tarifa berriak %7 tik %8ra igo dira.
Iazko tarifari dagokionez, honako berrikuntza hauek daude.
.- Berrikuntza bat hau da. 2025ean istripuen aseguratzailea Generali izango da, G-L6-780.000.046 polizarekin eta 24 orduko laguntza telefono hauekin: 911697746 Estatuarentzat eta 915149992 Atzerriarentzat.
.- Beste berrikuntza bat, haur eta gazteek % 50eko deskontua aseguruan eukiko dute, baldin eta aita edo ama federatuta badago. Begitu beheko bigarren irudian.
Ordainketa egiteko modua aurreko urteetako berdina izango da, hau da, Rural Kutxako Talluren kontura transferentzi bat eginda.
Banketxe kontu zenbakia hau da: ES93 3008 0246 04 3314943329.
Tarifa editagarria deskargatzeko ondorengo estekan klik egin: Federazioaren Lizentzia Tarifa 2025.
Eta haurren tarifa editagarria deskargatzeko klikatu hemen: Haurren eta gazteen Lizentzia Tarifa 2025.
Transferentzia egitean, interesatuaren izena eta abizenak jartzea beharrrezkoak dira.
.- Bazkide-kuotei dagokienez, 9 urte aldatu gabe igaro ondoren, aurten 20 eurotan finkatu behar dugula, jakinarazi nahi dizuegu. Datorren asanblada orokorrean komentatu ondoren kargua egingo da.
Kobratzeko banku-kontuaren zenbakia bidali ez diguzuenoi eskertuko genizueke urrengo estekan deskargatu daitekeen fitxategia betetzea: Bazkide Fitxa.
Eta gure lokaleko postontzian, posta elektronikoz edo eskuz juntako edozein pertsonari entregatu.
.- Urte honetarako beste berritasun bat bere badugu: Rural Kutxarekin hitzarmen hau sinatu dugu, Tallurekin federatzen edo bazkidetzen den eta banku honetan kontua irekitzen duen pertsona orok 50 €-ko oparia eukiko du bere kontuan. Banku honetan kontua irekita dutenentzat ere baliagarria da. Eskaintza interesgarria dela uste dugu, horrek 2 urtetik gorako bazkidearen kuota suposatzen baitu. Adi! Eskaintza honek 2025ko urte osorako balio du, eta kontuak 2025ko urtean ireki behar dira.
.- Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke Talluren telefono mugikorrera deituz edo mezu bat bidaliz Talluren posta elektronikora.
Beti prest gaude erantzuteko.
Eskerrik asko danori.
Txiri, txiri aurrerantza goaz.
Talde hau ez da sosoentzako.
Gabon onetan, ondo izan eta Zorionak!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude