Belauna – Zaintzak eta prebentzioak – Ikastaro Praktikoa — 14 eta 15/01/2024

Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Mungiako Mastibarrena 7B klubeko lokalean 2025eko urtarrilean 14 eta 15ean, Angel Bidaurrazaga doktoreak ikastaro praktiko bat emango du, belaunen anatomiari, biomekanikari eta prebentzioari buruz.
Ordu batetik 1,5 ordurako luzapenarekin, formakuntza hori bi aldiz emango da euskaraz, eta beste bitan gaztelaniaz, gehienez 8-9 pertsonako edukieretan.
Euskarazko saio biak urtarrilaren 14an, emango dira, goizeko 11: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. Gaztelerazko hitzaldi biak urtarrilaren 15ean eskainiko dira, ordu bardinetan.
Ikastaro horietan lehentasuna izateko, izena emateko hurrenkera kontuan hartuko da.
Izena emateko, interesdunek urrengo estekako dokumentua bete behar dute eta Talluko helbide elektronikora bidali. KLIKATU HEMEN. Edo Talluko bazkideen whatsappean irekiko den inkesta bati erantzunez.
Saio berberetarako pertsona gehiegi badaude, bilkuretara joango diren pertsonak erabakitzeko eskubidea, Zuzendaritzaren Batzordeak beretzat gordetzen du.
Saio horien edukiera baino interes handiagoa egonez gero, formakuntza hau barriro emango da.
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k programa osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

AURKEZPENA DESKARGATU NAHI BADUZU EGIN KLIK HEMEN.

Jata igoera — 31/12/2024

Aurten bere, urteko azken eguneko irteera Jatara izango da.
Joana eta etorrera, leku berdinetik dira.
Goizeko 9: 00etan Maruri-Jatabeko eliza atzetik aterako gara.
Nahiz eta Jatara igo, irteera hau erraza da, adin guztien pertsonantzako.
Maruri-Jatabera zuzenean joaten ez diran Mungiako mendizaleak, Mungiako anbulategiko aparkalekutik goizeko 8: 30etan auto partikularretan abiauko dira.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Bilboko Eraztun Berdea — 29/12/2024

Datorren domekan, hau da azaroaren 29an, Tallu Mendizaleak, Bilboko Inguruko Berdegunearen atal bat egingo dau.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ria-de-bilbao-y-museo-guggenheim-pasarela-madera-monte-banderas-san-ignazio-195643120

Luzera 13 km ingurukoa eta3,5 orduko iraupena duena gutxi gorabehera.
Zailtasuna erraza da.
Ibilbide honen irteera eta helmuga Campo Volantin izango da.
Irteera Mungiako Anbulategiko aparkalekutik, goizeko 8:00 etan.
Domekan bertan mendizalezek eurek erabakiko dute igandean Bilborako garraio modua, hau da, Bizkaibusez edo auto pribatuz.

NEGUKO MENDIZALETASUNA ETA ALPINISMOARI IKASTAROA.

Mendizale eta/edo kirolariei zuzenduta, bi eguneko Neguko Mendizaletasuna Hastapeneko Ikastaro baten eskaintza dugu.
Formakuntza honen helburua, hasteko jarduerei elurretan oinarrizko ezagutzak eskuratzea behar diren , ekipoa erabiliz (kranpoiak eta pioleta) eta aurrera egiteko eta segurtasunerako teknika egokiak erabiliz (autoatxiloketa) ekiteko da.
Ikastaroak asteburu oso bateko iraupena du (mendiko aterpean gaua igarotzea).
Prestakuntzan sartzen dira: equipo kolektiboa, aseguruak (RC, Laguntza eta Istripuak), komunikazio-emisorea, GPSa, dokumentazio didaktikoa, zergak. MP gidaren gastuak. Babeslekuekiko kudeaketak.
Ikastaroa ziurrenik, Belaguako aterpean, martxoaren 1eko eta 2ko asteburuetan egingo da.
Prezioak honako hauek dira:
Ikastaroa: 200 €.
Aterpea: 2024ko prezioak hauek dira: 37,5 €/ eguneko federatuentzat eta 43,5 €/ eguneko federatu gabekoentzat, gosariarekin eta afariarekin barne. 2025erako igoera txikia izango da, KPI edo antzekoa.
Hainbat plaza erreserbatuta ditugu; beraz, prestakuntza honetan interesa baduzue, mesedez, urtarrilaren 17a baino lehen bidali zuen izena eta datoak Talluko emailera edo Whatsappera edo deitu 688 824 944 telefonora.
Oso aukera interesgarria dela uste dugu.

2025 Lizentzia Berritzea – EMF / FVM

2024ko urtearen amaiera hurbiltzen ari da eta 2025ko urterako Euskal Mendi Federazioaren lizentzia berritzeko edo eskuratzeko garaia da.
Begitu Tarifa berriak beheko irudietan.
Aurten tarifa berriak %7 tik %8ra igo dira.
Iazko tarifari dagokionez, honako berrikuntza hauek daude.
.- Berrikuntza bat hau da. 2025ean istripuen aseguratzailea Generali izango da, G-L6-780.000.046 polizarekin eta 24 orduko laguntza telefono hauekin: 911697746 Estatuarentzat eta 915149992 Atzerriarentzat.
.- Beste berrikuntza bat, haur eta gazteek % 50eko deskontua aseguruan eukiko dute, baldin eta aita edo ama federatuta badago. Begitu beheko bigarren irudian.
Ordainketa egiteko modua aurreko urteetako berdina izango da, hau da, Rural Kutxako Talluren kontura transferentzi bat eginda.
Banketxe kontu zenbakia hau da: ES93 3008 0246 04 3314943329.
Tarifa editagarria deskargatzeko ondorengo estekan klik egin: Federazioaren Lizentzia Tarifa 2025.
Eta haurren tarifa editagarria deskargatzeko klikatu hemen: Haurren eta gazteen Lizentzia Tarifa 2025.
Transferentzia egitean, interesatuaren izena eta abizenak jartzea beharrrezkoak dira.
.- Bazkide-kuotei dagokienez, 9 urte aldatu gabe igaro ondoren, aurten 20 eurotan finkatu behar dugula, jakinarazi nahi dizuegu. Datorren asanblada orokorrean komentatu ondoren kargua egingo da.
Kobratzeko banku-kontuaren zenbakia bidali ez diguzuenoi eskertuko genizueke urrengo estekan deskargatu daitekeen fitxategia betetzea: Bazkide Fitxa.
Eta gure lokaleko postontzian, posta elektronikoz edo eskuz juntako edozein pertsonari entregatu.
.- Urte honetarako beste berritasun bat bere badugu: Rural Kutxarekin hitzarmen hau sinatu dugu, Tallurekin federatzen edo bazkidetzen den eta banku honetan kontua irekitzen duen pertsona orok 50 €-ko oparia eukiko du bere kontuan. Banku honetan kontua irekita dutenentzat ere baliagarria da. Eskaintza interesgarria dela uste dugu, horrek 2 urtetik gorako bazkidearen kuota suposatzen baitu. Adi! Eskaintza honek 2025ko urte osorako balio du, eta kontuak 2025ko urtean ireki behar dira.
.- Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke Talluren telefono mugikorrera deituz edo mezu bat bidaliz Talluren posta elektronikora.
Beti prest gaude erantzuteko.
Eskerrik asko danori.
Txiri, txiri aurrerantza goaz.
Talde hau ez da sosoentzako.
Gabon onetan, ondo izan eta Zorionak!!

Askari Zugastietatik — 22/12/2024

Abenduaren 22rako, hau da datorren domekarako, ibilbide polit bat dugu Zugastietatik abiatuta Arburu, Oka eta Askari Erdira igotzeko.
12 km inguruko ibilbidea da, eta 3 zailtasun tekniko erraza du.
Desnibela: 589 m.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora: 3,5 ordu inguru da.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/zugaztieta-arburu-oka-askari-erdia-zugaztieta-67818438

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 8:00.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

Pagogan — 15/12/2024

Datorren abenduaren 15eko irteerak, ondoko Arabako lurraldera garamatza, Gasteizko mendietara igotzeko.
Monasteriogurenetik irten eta Pagoganera (1026m) eta Zalbizkarrera (1046m) igoko gara.
Ibilbidearen luzera: 16 Km.
Zailtasun teknikoa: moderatua.
Aurreikusitako denbora: 3,5 h.
Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pagogan-1-029-m-zalbizkar-1-046-m-circular-por-el-puerto-de-latxaparka-desde-monasterioguren-araba-26807503

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: 8:00.
Izena eman duten pertsonen arabera, joan-etorria autobusez egingo dugu.
Alokatu beharreko autobusaren tamaina zehazteko, interesdunei abenduaren 12 baino lehen izena emateko eskatzen zaie. Izena emateko, bidali mezu bat whastappera edo Tallu Mendizaleren helbide elektronikora.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.

DOAKO KONTZERTU SOLIDARIOA – 12/12/2024

Datorren ostegunean, abenduak 12, EITB MARATOIAREN 25 urteak direla eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan doako kontzertua gozatzeko Tallukoek gonbidatuta gaude.
21:00etatik aurrera gure artista eta talde onenetako batzuk igoko dira oholtzara ekimen solidario honetan parte hartzera: Travellin “Brothers, STR, Maren, Akerbeltz, La Basu, Betto Snay, Xabi Aburruzaga, XSakara, Malmudena eta Iñigito Txapelpunk.
EITB MARATOIAK, aurtengo edizioa gaixotasun kardiobaskularrei eskainia, hasieratik bederatzi milioi euro baino gehiago biltzea lortu du, hainbat gaixotasuni buruzko 127 ikerketa-proiektutarako.
Abenduaren 12an, 21:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregian, EITB MARATOIAREN 25 urteak ospatzeko doako kontzertua!!.

El Regato – Burtzako — 08/12/2024

BIHARKO HAIZETEEN ETA EURITEEN ARRISKUA DELA ETA, ETA 12: 00ETATIK AURRERA ALERTA LARANJA IRAGARRI DUTENEZ, IRTEERA BERTAN BEHERA GERATUKO DA.

Abenduaren 8ko, hau da datorren domeka goizeko irteera, Errekatxoko Gorostizako urtegitik abiatuko da, Burtzako (450m) mendira igotzeko.
Ibilbidearen luzera 16 km-koa da eta zailtasun teknikoa erraza da.
Gehienezko altuera: 462 m.
Desnibela: 518 m.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora: 4 ordutik 4,5 ordura da.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tres-embalses-y-dos-cimas-desde-el-regato-burtzako-y-orcon-33760684

Mungiatik irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.
Irteera ordua: Goizeko 8:00ak.
Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale Kirol Klubak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea du.