Txarriki Eguna – Mungia — 09/11/2024

Bigarren urtez jarraian, Tallu Mendizale KK-k Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteagaz lankidetzan jardungo dau, datorren zapatuan, azaroaren 9an ibiltaldi bat antolatuz.
Urteera hau jente guztiarentzat egokia izango da eta xendazaletasun edo ipar martxa modalitatean egin ahal izango da.
Urteera Mungiako Matxin plazatik abiauko da eta ondorengo puntu esanguratsuenetatik igaroko da: Olentzero, Bidegorri, Berreagako urbanizazinoko aintzirara buelta, bidegorria barriro eta Goietako Tabernan amaitzeko.
Probaren luzera: 10 Km
Urteera egiteko denpora: 2,5 eta 3 ordu artean.
Zailtasun teknikoa: erraza.

Hurrengo estekan deskarga daitekeen ibilpidea jarraituko da https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/txarriki-eguna-2024-mungia-190693962
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k ibilbide osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude