BBK Mendi Martxa. VII Bizkaiko Xendazaletasun liga . Basauri. 10-11-2024

Azaroaren 10erako programatutako irteera BBK Mendi Martxak ’24 – VII. Bizkaiko Xendazaletasunaren ligago beste etapa bat da.
Zeharkaldi hau Club Baskonia M.T.k antolatzen du eta Miribillako Bizkaia Pilotalekutik abiatuko da, Arnotegira igotzeko eta Bolintxuko hezegunea, Montefuerteko parkea, Kukurrustu eta Basozelai igaro ondoren, Basauriko Solobarria Plazan amaitzekp.
Proba honetan parte hartzeko, izena eman behar da. Apuntatzeko Klikatu esteka honetan. https://www.buscametas.com/modulos/ticket/evento.php?codigo=1217

Izena emateko kuota 2 €-koa da federatuentzat eta 3 €-koa gainerakoentzat.
Irteera ordua Mungiako anbulategiko aparkalekutik goizeko 8: 00etan.
Irteera ordua Bilboko Bizkaia Pilotalekutik 9: 00etan.
Oharra: Kausarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Txarriki Eguna – Mungia — 09/11/2024

Bigarren urtez jarraian, Tallu Mendizale KK-k Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteagaz lankidetzan jardungo dau, datorren zapatuan, azaroaren 9an ibiltaldi bat antolatuz.
Urteera hau jente guztiarentzat egokia izango da eta xendazaletasun edo ipar martxa modalitatean egin ahal izango da.
Urteera Mungiako Matxin plazatik abiauko da eta ondorengo puntu esanguratsuenetatik igaroko da: Olentzero, Bidegorri, Berreagako urbanizazinoko aintzirara buelta, bidegorria barriro eta Goietako Tabernan amaitzeko.
Probaren luzera: 10 Km
Urteera egiteko denpora: 2,5 eta 3 ordu artean.
Zailtasun teknikoa: erraza.

Hurrengo estekan deskarga daitekeen ibilpidea jarraituko da https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/txarriki-eguna-2024-mungia-190693962
Oharra: bere kausaz kanpoko errazoiakaitik, Tallu Mendizale KK-k ibilbide osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.