BFM-FVMk, BBK-k eta Mungiako Udalak babestuta eta Tallu Mendizale KKak antolatuta, datorren domekan, urriaren 20ean, Mungiako BBK Mendi Martxa / VII Bizkaiko Xendazaletasun Liga ospatuko da.
17,5 km-ko ibilbidea izango da eta Berreagara igoko da. Arropa eta oinetako egokiekaz joatea komeni da.
Goizeko 9: 00etan Mungiako Matxin plazatik irtengo da. Mendizale bakoitzari txip bat emango zaio, eta iritsitakoan entregatu beharko du.
Iristean, parte hartzaile bakoitzari pintxo bat eta edari bat dastatzeko tiketa emango zaio Mungiako taberna batean hartzeko.
8garren. kilometroan ur-bidoi batzuk egongo dira, bakoitzak bere botilatxoa edo kantinplora bete dezan.
Parte hartzaileen gehieneko kopurua 400 da.
Federatuentzat izen-ematearen prezioa 2 €-koa da eta 3€koa besteentzat. Nahitaezkoa da, eta eman daiteke urriaren 7tik probaren egunerarte edo izen-emateak agortu arte.
Izen-ematea honela egin daiteke:
1.- Webgune honetan. Izena emateko Klikatu: Izena eman nahi dut !!!
2.- Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. Klikatu hemen: https://bmf-fvm.org/
3.- Urriaren 15 eta 17an, 18:00etatik 21:00etara Talluko lokalean.
Izena ematea beharrezkoa da, eta parte hartzaile guztiek datu hauek eman behar dute: NAN / Izen-abizenak / Herria / Telefonoa / posta elektronikoa. Federatua bada edo ez / Posta kodea eta Jaioteguna.
Datu horiek beharrezkoak dira federatuta ez dauden pertsonei ibilbidean zehar sor daitekeen edozein gertakarirako ziurtatzeko.
Hurrengo tracka jarraituko da: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/tallu-m-k-k-186603567
Azkeneko euriak izen direla eta Talluren zuzendaritza batzordeak urrengo traka jarraitzea erabakaki du : https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/mendi-martxa-bbk-mungia-xendazaletasun-liga-2024-188705145
Oharra: Kausarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.