Urbion – Asteburu osoa – 20-22/09/2024

Irailaren 20tik 22ra Talluk asteburu osoko irteera antolatu du Urbion mendilerrora (Soria).

Ostiralean, Irailaren 20an, Mungiatik autobusez irtengo gara eta domeka  iluntzean etxera itzuliko gara. Ostiraleko irteera Paladoko autobus geltokitik arratsaldeko 4ak aldera izango da.

Larunbaterako bi ibilbide prestatu dira, bata zailtasun tekniko errazekoa, 13 km-ko luzera eta 378 m-ko desnibela duena, eta bestea zailtasun tekniko ertainekoa, 22 km-koa eta 1283 m-ko desnibelekoa.

Domekako irteera Vinuesatik bertatik abiatuko da eta Cuerda del Pozo urtegia inguratuko du. 12 kilometroko ibilbide erraza da, 295 metroko desnibelarekin.

Mendira joaten ez direnentzat, Soriako ingurune polit honek Cuerda del Pozo urtegitik itsasontziz paseatzeko aukera eskaintzen du, baita Vinuesako etxe eta jauregi monumentalak bisitatzekoa ere.

Asteburu osoa izango da: Hotel Villa de Vinuesan, egun biko ostatua, gosari bi, afari bi, eta gainera domekako bazkaria.

Interesatuak gurekin harremanetan jar daitezke Talluko telefonora deituz edo email bat bidaliz.

Zuzendaritzak jende erreserba egiteko eskubidea du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude