Betsaide 24 – – – 15-09-2024

1955eko lehen ediziotik hasita urtero, iraileko hirugarren igandean, hiru herrialdeetako mendizaleak biltzen dira toki honetan, mendiko istripu batean hildakoak gogoratzeko.

Betsaide, 564 metro duen muino txiki bat da, Anboto eta Udalaitz mendigunearen artean. Bere goialdean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako mugak bat egiten dute.

Bere gailurrean, 1950eko hamarkadan, hildako mendizale guztien oroimenez euskal mendi federazioak monumentu bat eraiki zuen.

Track hau segiduko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/udalaitz-y-su-cresterio-desde-udala-148508115

Udalatik abiatuta 12km ibilbidea da, 861m desbelarekin. Zailtasuna: Ertaina

Abiapuntu beretik jarrai daiteke urrengo estekan deskarga daitekeen tracka:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pr-gi-96-udala-besaide-154468974

Ibilbide erraz hau 9 kilometrokoa da, 271 metroko desnibelarekin.

Irteera Mungiako Anbulategiko aparkalekutik goizeko 7:30-etan.

Bidai hau kotxez egingo dogu.

Oarra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude