Maeztu —– 01/09/2024

Datorren domekan, hau da  2024ko Irailaren 1an, egutegian programatutako irteerak Arabara eramango gaitu, Fajeta de la Peña Rasgadatik ibilbide bat gozatzeko.

Ibilbide horren zati bat PR A-58 eta PR A-59 bidezidorretatik egingo da.

Ibilbidea tren geltoki zaharretik abiatzen da eta Berron ibaitik, Obi leizetik, Obi kobatik,  Obi,  Peña las Cinco, Arburu, Fajeta de la Peña Rasgada, Toberako Sakana, Tobera, Atauri, Asuntzioneko Eleiza eta Sabandoko bidetik  igaroko da.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/maeztu-a-atauri-arburu-1-048-m-pena-las-cinco893-m-y-la-campana-o-pena-obi852-m-vuelta-por-fajeta-d-33249357

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Luzeera: 12,36 Km

Desnibela: 466 m

Ibilaldi honetarako denbora 4 ordu eta 15 minutu inguru izango da.

Irteera, Mungiako Paladoko autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidai hau autobusez egingo da

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei  izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 29a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude