Laredo – Liendo . Sierra de la Vida.  25/08/2024

Abuztuko azken domekako irteeran, abuztuaren 25ean, Kantabriara joango gara, Laredon hasi eta amaitzen den ibilbide erraz eta polit bat egiteko, Liendo bailarako San Julian hondartzaraino, Sierra de la Vidari jarraituz.

Ibilbide honek Carcobas, Elurretako Andre Mariaren baseliza eta Erilloko begiratokitik bista ederrak eskaintzen ditu. Buelta zati bat Donejakue bidetik egiten da.

16 km inguruko ibilbidea da, 499 metroko desnibelarekin eta 188 metroko gehieneko altuera.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa erraza da.

Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora 3 ordu eta 30 minutukoa da.

Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/laredo-ruta-circular-una-vuelta-por-la-sierra-la-vida-en-los-alrededores-de-laredo-llegando-hasta-l-45761148

Mungiako irteera lekua: Mungiako anbulategiko aparkalekua.

Irteera ordua: 7:30.

Oharra: bere kausaz kanpoko arrazoiengatik, Tallu Mendizale KK-k ibilpide osoa edo zati bat aldatzeko eskubidea gordetzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude