Los Tranquilos  —   11/08/2024

Tenperatura altuak izango direla eta Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezarri du eta, horregatik, irteera bertan behera geratzen da!

Talluren abuztuaren 11ko jardunaldiaren irteera ondoko lurraldera doa, hau da Kantabriara, 15 km inguruko ibilbide erraz bat egiteko.

Hasiera eta amaiera puntua Los Tranquilos begiratokia izango da. Langre, Arenillas eta Galizano hondartzetara eta Cucabrerako haitzulora joango gara.

Datu teknikoak:

Ibilbidearen distantzia: 14,6 Km

Desnibela: 304 m.

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Aurreikusitako denbora: 3,5 h.

Hurrengo estekan klik eginez jaitsi daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/los-tranquilos-langre-galizano-cueva-de-cucabrera-y-vuelta-al-inicio-116690148

Mungiatik irteera lekua: Mungiako Anbulategiko parking.

Irteera ordua: 7:30.

Auto partikularretan joango gara.

Oharra: Bere arrazoiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tallu Mendizale KKk eskubidea du ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude