Mendiko eta naturako segurtasunaren eta lehen sorospenen oinarrizko nozioen programaren barruan, Irailaren 11n, arratsaldeko 7etan, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean, botikinaren erabilerari buruz ikastaro bat emango da, baita zaurien eta zorabioen kasuetarako kudeaketa ere.
Maruri-Jatabeko Kultur Etxea, Lorentzo deunaren elizaren alboetako batean dago. 40 lagunentzako lekua du.
Datorren domekan, hau da 2024ko Irailaren 1an, egutegian programatutako irteerak Arabara eramango gaitu, Fajeta de la Peña Rasgadatik ibilbide bat gozatzeko.
Ibilbide horren zati bat PR A-58 eta PR A-59 bidezidorretatik egingo da.
Ibilbidea tren geltoki zaharretik abiatzen da eta Berron ibaitik, Obi leizetik, Obi kobatik, Obi, Peña las Cinco, Arburu, Fajeta de la Peña Rasgada, Toberako Sakana, Tobera, Atauri, Asuntzioneko Eleiza eta Sabandoko bidetik igaroko da.
Ibilaldi honetarako denbora 4 ordu eta 15 minutu inguru izango da.
Irteera, Mungiako Paladoko autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.
Izena ematen duten pertsonen arabera, bidai hau autobusez egingo da
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie abuztuaren 29a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.
Abuztuko azken domekako irteeran, abuztuaren 25ean, Kantabriara joango gara, Laredon hasi eta amaitzen den ibilbide erraz eta polit bat egiteko, Liendo bailarako San Julian hondartzaraino, Sierra de la Vidari jarraituz.
Ibilbide honek Carcobas, Elurretako Andre Mariaren baseliza eta Erilloko begiratokitik bista ederrak eskaintzen ditu. Buelta zati bat Donejakue bidetik egiten da.
16 km inguruko ibilbidea da, 499 metroko desnibelarekin eta 188 metroko gehieneko altuera.
Ibilbide honen zailtasun teknikoa erraza da.
Ibilbide hau egiteko aurreikusitako denbora 3 ordu eta 30 minutukoa da.