Datorren domekan, hau da uztailak 28an, Euskal Herriko paraje naturalik ederrenetakoaz gozatzea tokatzen da: Itxinako biotopoa.
Urigoitiko aparkalekutik abiatu eta Egalesaburuko zelaitik bidezidor bat hartuko dugu Atxularren begira iritsi arte. Irteera honetan Itxulegor eta Superlegor kobazuloak, Neberabarriko elurzuloa eta Sintxita eta Aldabide ur-jauziak bisitatuko ditugu.
Ibilbidearen luzera 15 km inguru da, 871 m-ko desnibelarekin, 5 orduko denboran egiteko.
Ibilbide honen zailtasun teknikoa moderatua da.
Hurrengo Estekan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio.
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/paisajes-de-itxina-4386435
Irteera, Mungiako anbulategi ingurutik goizeko 7:30etan izango da. Kotxe partikularretan joango gara.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.