Datorren uztailaren 25ean, Urmugak antolatuta, Urtanta izeneko ekitaldi handi bat ospatuko da. Mendia eta musika batzen dituen ekitaldia da, eta aurten, gainera, duela 100 urte jaiotako Nestor Basterretxea gogoratzeko balioko du.
Uztailaren 25eko Urtanta ekitaldia Jatako Arrastakulo merenderoan egingo da, arratsaldeko 6etan hasiko den musika kontzertuan. Honako artista hauek parte hartuko dute: Et Incarnatus Orkestra – Anje Duhalde – Eñaut Elorrieta – Idoia Asurmendi – Olaia Intziarte – Xabier Leturia.
Kontzertura mendiko ibilbideei jarraituz bakarrik iritsi ahal izango da.
Ekitaldi honetan Talluk modu aktiboan parte hartuko du:
Mungiatik oinez, Gatika, Maruri-Jatabe eta Jatatik pasatuz. Goizeko 9: 00etan, Mungiako anbulatorioko aparkalekutik irtengo da, eta esteka honetan deskarga daitekeen trackari jarraituko zaio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urmugaren-urtanta-2024-mungiatik-jatara-001-176405391
Itzulera gaueko 10: 00etan izango da, Jata-Bakioko begiratokian jasoko den autobus batean.
Autobusetan Jata-Bakioko begiratokiraino Talluk irteera bi ere antolatu ditu, honako aukera hauekin:
Jata-Bakioko begiratokiko aparkalekuaren inguruan aparkatzeko aukera oso txikia izango da eta gainera Ertzaintzak arautuko du.
Mungiatik eta Mungialdetik edozein modutan hurbiltzeko ekitaldi honetara, erantsitako dokumentua bete behar da eta, ondoren, Tallura bidali, email edo Whastapp bidez, gehienez ere uztailaren 22an.
Urtantara joateko bete beharreko dokumentua esteka honetan klik eginez deskarga daiteke: https://forms.gle/qUv1HdSgMF5MArhB7
Ordainketa transferentzia bidez edo egunean bertan egin daiteke. Antolakuntzarako egokiena lehen aukera da.
Transferentzia egitean, jakinarazpenean adierazi “Izena, Abizena eta Urtanta”.
Txartela hilaren 25ean bertan emango da, autobusean sartzean.
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.