Hecho Arana. 19-21/07/2024

Uztailaren 19tik 21erako asteburuan, Siresan gauak pasatzeko, Tallu Hechoko Haranera joango da.

Uztailaren 19n, barikua, arratsadelo 16:00etan, Mungiako Palado autobus geltokitik, autobusez irtengo gara. Desplazamenduaren denbora, gutxi gorabehera, 4 ordukoa izango da. Zapaturako, ibilbide printzipalak esteka honetan ikus daitekeen ibilbideari jarraituko dio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/subida-al-castillo-de-acher-desde-la-selva-de-oza-y-bajada-dandole-la-vuelta-al-pico-114939758

19 km-ko ibilbide zirkularra da, 1380 m-ko desnibelarekin. Altuera gehiena 2379 metro.

9 ordu inguruko denboran egiteko.

Ibilbide honen zailtasun teknikoa ertaina da.

Zapatuko ibilbide alternatiboak esteka honetan deskarga daitekeen ibilbideari jarraituko dio: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/puente-santa-ana-camping-selva-de-oza-gpx-174616127

Ibilbide lineal hau aurrekoa baino errazagoa da, baina baita zailtasun tekniko ertainekoa bere.

8 km-ko luzera, 495eko desnibela eta 1217 m-ko gehieneko altuera ditu.

Beste ibilbide errazago bat ere egin liteke, hurrengo estekan klikatuta deskargatu daiteken tracka: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/selva-de-oza-valle-de-hecho-pirineo-aragones-79782074?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=11321

Ibilbide erraza da, luzeera 4,5 km ingurukoa, desnibela 102 m. ordu bian egiteko

Domekarako, hurrengo lotunearen ibilbidea jarraituko duen ibilaldia egitea pentsatu da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/hecho-siresa-164367642

Ibilbide zirkular honek Hecho eta Siresa herriak lotzen ditu. 11 km-ko luzera du, 307 m-ko desnibela eta 1037 m-ko gehieneko altuera.