Gesaltza Añana — 26/05/2024

Datorren maiatzaren 26ko irteeran, Añanako Kuadrillako Añana Gezaltza herrira joango gara, Peña La Uña (812 m), Miralobueno (905 m), Somo (902 m), Atalaya (908 m) eta Peña Primera (744 m) mendietara igoteko.

Ibilbide honetan, Añanako Gatz Haran ikusgarria, Akreko Donibane Monastegia eta Caicedo Yuso-Arreoko aintzira igaroko ditugu.

Luzeera: 17 km inguru.

Desnibela: 630 m.

Gehienezko altuera: 564 m

Zailtasun teknikoa: Erraza.

Ibilbide hau burutzeko denbora 5 ordutik 5,5 ordura inguru.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pena-la-una-miralobueno-somo-atalaya-y-pena-primera-desde-salinas-de-anana-79807372

Irteera, Mungiako Paladoren autobús geltokitik goizeko 7:30 etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobuses egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena ematea eskatzen zaie maiatzaren23a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude