Sollube (Federazioaren Mendeurrena) – 18/04/2024

Apirilaren 28an Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzen da.

Behin baino gehiagotan entzungo zenigutenez, federazioak asteburu honetarako proposatutako erronketako bat 100 mendi igotzea da, 100 mendi taldek antolatuta. Benetan 100 taldek baino gehiagok parte hartuko dugu.

Tallu Mendizale Kirol Klubari Sollube mendira igotzea dagokio. Proba hau Uribeko klubekin batera egingo dogu, hau da Sollubepe, Kirkiñitu, Aldatz Gora, Arrietako lagunek, eta Untza.

Apirilaren 28an goizeko 8: 00etan, auto partikularretan irtengo gara Meñakara, eta handik Urrusillotik igoko gara. Itzuli Goikoetxebarri eta Santillandi baseliza ondotik.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sollube-menakatik-federazioaren-mendeurrena-168381408

Mungiako irteera lekua: Mungiako Udalaren autobus geltokia.

Irteera ordua: 8:00.

Meñakatik irteera ordua: 8:30.

Kotxe partikularretan joango gara.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude