Beriain – 18/02/2024

Otsailaren 18ko ibilbidea Unanutik abiatuko da Beriain igotzeko.

San Donato eta San Kaietano baselizaren ondotik pasatuko gara eta Euskal-Herriko Zentro Geografikora joango gara.

Luzeera: 19 km inguru.

Desnibela: 1296 m.

Gehienezko altuera: 1489 m

Zailtasun teknikoa: Ertaina.

Ibilbide hau burutzeko denbora 7 ordu ingurukoa.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/014-de-unanu-a-san-donato-beriain-centro-de-euskalherria-lezizagoa-regreso-por-el-bosque-5303335?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=296237

Ibilbide hau egin nahi ez duenarentzat, 10km-ko ibilbide alternatiboa izango da, 783 m-ko desnibelagaz, altuera nagusiena 1452 m-koa, 4 ordu inguruko denboran  egiteko eta zailtasun tekniko ertainekoa.

Ibilbide honetarako jarraitzeko tracka urrengo estekan klik eginez deskargatu daitekeena da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/beriain-y-ihurbain-desde-unanu-7358384?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=234918

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie otsailaren 15a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Fruta, bokata eta ura eroatea gomendatzen da.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude