Markina – Gernika (Donejaku Bidea) — 03/12/2023

Abenduaren 3rako Talluk proposatutako ibilbidea Donejaku Iparaldeko Bidearen 5garren etapa da.

Etapa honetan Lea eta Artibai ibai artetik joango gara eta Iruzubieta, Bolibar, Gerrikaitz, Munitibar, Mendata, Arratzu, Ajangiz udalerri entzutetsuak bisitatuko ditugu eta gainera Zenarruzako Monastegira igoko gara, Gernikan amaitu aurretik.

Ibilbide hau lineala da, 26 km ingurukoa 798 m-ko desnibel metatua duena, eta 6 ordutik 6,5 ​​ordura denboran egitekoa.

Zailtazun teknikoa: Ertaina.

Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/markina-gernika-lumo-69261229

Ibilbide osoa egin nahi ez duenarentzat aukera errazagoa eta laburragoa, Markinan hasi eta Munitibarren bukatzea da.

Horrela, ibilbidea 12 kmra murrizten da zailtasun tekniko errazarekin.

Irteera, Mungiako Udalaren Bizkaibus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie azaroaren 30a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude