Talluren urteko egutegiari jarraituz datorren domekan, hau da azaroak 19an, Nafarroako probintziara joango gara Lokizko mendilerroan zehar panoramika ahaztezinak, horma ikusgarriak eta txoko ederrez gozatzeko.
Mendilerroaren mendebaldetik abiatuko gara, zehazki Gastiaindik, eta Arnaba eta Otzamendi gainak igo eta Arnaba Eskegi Haranera jaitsiko gara.
Zailtasun teknikoa: Ertaina.
Luzera: 11,5 km
Desnibela: 641 m
Ibilaldi honetarako denbora 4,5etik 5 ordu inguru izango da.
Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.
Izena ematen duten pertsonen arabera, bidaia hau autobusez egingo da
Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie azaroaren 16a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gastiain-arnaba-otzamendi-valle-colgado-de-arnaba-sierra-de-lokiz-94284638
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.