Vía Fluvial del Nansa       15-10-2023

Datorren urriaren 15ean, gure klubak Kantabrian egiteko irteera bat antolatu du eta han Nansa erraekaren paraleloan bira bat egingo du. Muñoroderotik abiatu eta Cadesen amaituko den ibilbide lineala da.

Irteera oso erraza da, desnibel gutxikoa eta pixka bat ibili gura duenarentzat oso egokia.

15 km inguruko ibilbidea da, zailtasun tekniko erraza duena, gutxi gorabehera 4 orduko denboran egiteko.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Bidai hau, interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da, edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Urriaren 12a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/munorodero-cades-ruta-fluvial-del-nansa-143983415

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude