Datorren domekarako, hau da abuztuaren 13rako, Talluk programatutako irteera Aizkorri-Aratz parke naturalera da, Aldaola-Ubier aparkalekutik abiatuta eta San Adriango bidetik pasatuz, Aizkorriko mendilerroaren gandorra egiteko. Honako tontor hauek igoko dira: Aitzgorri (1523m), Illarrabeltxeko (1533m), Aketegi (1548), Aitxuri (1551m), Iraule (1507m) eta Arbelaitz (1506m).Irteera.
Ibilbidearen luzeera: 15,5 km.
Desnibela: 1008 m.
Zailtasun teknikoa: Ertaina.
Denbora estimatua: 6h.
Irteera luzea denez, edaria eta jatekoa, bokata edo antzekoa, komeni da.
Irteera Mungiako BBKko arkupetatik, goizeko 7:30etan.
Desplazamendua auto partikularretan.
Ondorengo estekan klikatuta deskargatu daitekeen tracka segiduko dogu. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aitzgorri-illarrabeltxeko-aketegi-aitxuri-iraule-y-arbelaitz-los-6-grandes-de-euskadi-parque-natura-92366061
Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.