Palomares – Biasteri- Errioxa …. 14/05/2023

Datorren Maiatzaren 14an, Tallu Errioxara joango da, 13 km inguruko Toloñoko mendilerroan buelta bat egiteko eta domeka honetako gainerako eguna  Biasteriko jatetxe batean igarotzeko.

Asteburu honetarako Palomaresera irteera bat antolatua genuen, baina klubeko zuzendaritzak aldatzea erabaki du gailur honek gure ohiko igandeak bezalako talde batentzat ekar dezakeen zailtasun eta arriskuagatik.

Horren ordez, hurrengo estekan klik eginez deskargatu daitekeen ibilbidea proposatzen dugu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/285-aproximacion-a-san-tirso-alto-del-avellanal-vuelta-a-pena-montorte-desde-kripan-24833107

Bidea,  Kripanetik urtenda, San Tirso eta Alto de Avellanalera hurbiltzen da eta Peña Montortetik bueltatu.

Desnibela 726 m ingurukoa da, 12,5 km-ko distantzian eta altitudea  1260 m gehienez.

Zailtasuna ertaina da.

Ibilbide hau burutzeko estimatutako denbora 5 ordukoa da.

Igo nahi ez duenarentzat bide alternatiboa eta errazagoa dago. Track hurrengo estekan deskargatu daiteke:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ignacio-dos-2023-03-26-12-32-09-129601571

Ibilbide hau Kripanetik irteten da, Elvillarera urbildu eta Biasterin bukatzen da. Ia 13 km-ko luzera du, zailtasun erraz edo ertaina  eta 3,5 orduko denboran egiteko.

Hirugarren alternatiba goiza Biasteiko herri politean pasatzea da.

Egun horretarako aukeratutako jatetxea Villa Lucia da (www.villa-lucia.com).

Honako menu hau aukeratu da: Etxeko barazki menestra – Masailak – Postrea.

Norbait beganoa balitz, 60 ordu lehenago eska lezake.

Jantokia behin betiko erreserbatzeko eta autobusaren neurria alokatzeko, interesatuei maiatzaren 11a gaua baino lehen izena ematea eskatzen zaie. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Egun osoko prezioa, autobusa eta menua barne, 50 €koa da.

Interesatuiei,  aurreratzeko behean adierazten dogun zenbakira 25€ko transferentzia egitea eskatzen diegu.

Caja Rural de Navarra – Mungia  —  ES93 3008 0246 04 3314943329

 Mesedez, transferentzia kontzeptuan, adierazi zuen izen-abizenak eta Biasteri.

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 7:30etan izango da.

Galderarik baduzu nahi duzunean Talluko telefonora deitu dezakezu.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude