Urepel – Adarra . 16/04/2023

Datorren domekan, apirilak 16an, Tallu Nafarroara joango da Urepeletik urteteko eta 18 km inguruko bidaia egin ondoren Adarrara iristeko.

Ibilbide hau Gipuzkoan eta Nafarroan Leitzalarreatik Besadegira egiten den bidaia da.

Ondorengo mendien gailurretatik igaroko gara:

Urepel (1.056 m.), Mandoegi (1.045 m.), Leuneta/Unamuno (881 m.), Azketa (834 m.), Zaburu (778 m.), Adarra (811 m.).

Ibilbide honen luzera 17,2 kmkoa da.

Ibilbide hau egiteko denbora 5 ordutilk 6 ordura izango da.

Wikiloceko urrengo tracka segituko da:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/urepel-mandoegi-leuneta-azketa-zaburu-adarra-13003888

Mendizaleak Urepelen utzi ondoren, autobusa Adarrara joango da, eta, horrela, bide alternatibo bat egin nahi dutenek, Adarratik abiatuta, pista beretik jarraitu ahal izango dute baina kontrako norabidean, jatorrizko irteerakoekin bat egin arte. Modu honetan, bide alternatibokoek mendi tontorren sekuentzia honela jarraituko dute:

Adarra (811 m.), Zaburu (778 m.), Azketa (834 m.), etab.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 7:30etan izango da.

Irteera hau gehi bidaia egiteko behar dan denbora 9 ordukoa izango da gutxienez, beraz ogitartekoa, fruta eta ura eramatea komeni izango da.

Ibilbide hau lineala denez, autobus bat alokatuko da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie apirilaren 13a, ostegun gauean baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude