Berganzoko Uraren Ibilbidea — 02/04/2023

Euskal Herria hosto eta oparotasunaren sinonimo da eta, adibide gisa, Talluk apirilaren 2rako prestatu duen irteera da, hau da, Berganzoko Uraren Ibilbidea. Bertan Inglares ibaia aktore nagusia izango da eta mendi-ibilaldi eder honek postal-paisai ugari eskiniko digu.

Arabako hegoaldean egongo gara, Toloñoko mendilerroan eta ezin egokiagoa den paraje batean.

Berganzo, Zanbrana udalerrikoa da, eta gutxi gorabehera 12 kilometroko ibilbide zirkular hone, hasi eta amaitzen den herri txiki eta lasaia da.

4 ordu inguru behar dituen bidea da eta 502 metroko desnibela du. Zailtasun teknikoa Ertainekoa da.

Punturik altuena 1054 metrora dago eta punturik baxuena 563 metrora.

Wikiloceko urrengo estekan deskargatu daitekeen tracka segituko da: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/moratza-desde-berganzo-y-ruta-del-agua-112547090

Irteera, Mungiako Udalaren autobus geltokitik goizeko 8:00etan izango da.

Alokatzeko autobusaren tamaina zehazteko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie martxoaren 30a, ostegun gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude